Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a

Automobilgintzaren sektoreak

Automobilgintzaren euskal sektoreak, 2023an, 25.023 milioi euro fakturatu ditu, aitzineko urtean baino %11,5 gehiago. ACICAE-Euskadiko automobilgintzako sailak jakinarazi duenez, markak hautsiak izan dira. Egin duen oharrean zehazten duenez, kopuru horrek ez du hartzen Gasteizko Mercedes Benz enpresaren pisu espezifikoa. Emaitzak, bezeroen kudeaketan, merkatuen eta teknologien dibertsifikazioan, bai eta kontinente guzietan, zentzuz ongi jokatu ibilgailuen ekoizpen-eskarian...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

Hiru eskumen Euskadira eskualdatuak

Orain arte Espainiako Gobernuaren esku egon diren hiru eskumen Euskadira eskualdatzeko hitzarmena aipatu genuen aitzineko astean. Estatua-Euskadi Transferentzien Batzorde Mistoaren oniritzia baizik ez zen falta eskualdaketa gauzatzeko. Erakunde honek bere argi berdea eman du martxoaren 11n egin duen osoko bilkuran.

Eskualdatze honen ondorioz EAEren esku geldituko diren hiru eskumenak ondokoak dira: aldiriko trenen zerbitzua, atzerriko unibertsitate diplomen eta ikasketen...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

Aita Mari Euskal Herrirako bidean

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia Italiako Siracusa portutik abiatu da, martxoaren 12an,

hamabigarren misioa bururaturik eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona salbatu ondoan.

Usaian, misio bat bukatzen duelarik, Aita Mari Valentzia aldeko Vinarosko edo Burrianako portura itzultzen da, baina aldi honetan Euskal Herrira itzuliko da, bi hilabete Bilbo eta Pasaia artean pasatzeko.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH), gobernuz kanpoko erakundearen arabera,...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

Angel Berrueta gogoan

Martxoaren 13an hogei urte bete dira Angel Berrueta, 61 urteko okina, Iruñean bere okindegian hil zutenetik. Bi egun lehenago gertatu zen Al-Qaedak Madrilgo Atocha geltokian egin atentatua, 193 hil eta 1.800 zauritu utzi zituena. Baina Espainiako Gobernuak eta PPk ETAren gain ezarri nahi ukan zuten ekintza hura. Horregatik, Pilar Rubiok ETA atentatuaren egile gisa erakusten zuen afixa bat ezarri nahi izan zuen Berruetaren okindegian, baina honek ez zion onartu. Okinaren errefusa ezin...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

Errobiren kontzertua Bilboko Euskalduna jauregian

Euskarazko rockaren aitzindari izan zen Errobi taldea duela 50 urte sortu zuten Andde Duhaldek eta Mixel Ducauk. Taldea 1985ean desegin zen eta kide bakoitzak bere bidea segitu zuen.

Baina mende erdiak ospatua izatea merezi duela eta, Errobik kontzertu bat emanen du maiatzaren 4an, Bilboko Euskalduna jauregian, ilunabarreko 7tan. Taldearen sortzaileez gain, taula gainean izanen dira Txomin Duhalde baterian, Iñigo Telletxea baxuan eta Rémi Gachis gitarran.

Sarrerak jadanik...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

CAF Herbehereetan

Beasaingo CAF tren ekoizleak aldiriko hamar tren eginen ditu Herbehereetako Qbuzz garraio publikoko operadorearentzat. Enpresa horrek Utrecht eta Rotterdam hirien arteko eremuan ematen ditu garraio publiko zerbitzuak.

CAFek eginen dituen trenek orenean 160 kilometroko abiaduran ibiltzeko gaitasuna ukanen dute. Tren bakoitzak hiru bagoi ukanen ditu, kasik 60 metro luze izanen da, 350 bidaiari garraiatu ahalko ditu. Tren berriek mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak diren eremuak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016