Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Kontseiluak deitu manifestazioak milaka eta milaka lagun Bilbon bildu zituen, "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean. Udalaren arabera, 70.000 lagun ziren. Kontseiluak euskararen aldeko akordio soziopolitikoa aldarrikatu zuen, oldarraldiari buru egiteko ez ezik, euskararen etorkizuneko erronka handiei erantzuteko, euskararen aurkaepaitegietatik izan diren epaiak salatzeko, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatzeko eta...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Azaroaren 4tik azaroaren 18 arte, Dantxarieneko jatetxetan pintxo hoberenaren zeingehiagoka antolatua dute. Betetzeko baldintza: lursagar eta bakailaoaz eginak izan behar dutela. Nornahik lehiaketan parte hartzen ahal du. Pintxoak dastatzen ahalko dira: Benta Pantxo, Landibar, Paco Biok, Lapitxuri Biok ala Duck Biok bentetan. Epaimahaiak sariztatuko du irabazlea eta parte hartzaileen hautu bera egin duenak bazkari ederra irabaziko du.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Memoriaren Egunarekin bat eginez, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak adierazi du beharrezkoa dela ondoko belaunaldiei Hegoaldean izan diren "gertaera traumatikoen eta horien ondorioen" memoria transmititzea. Dionaz, gazteek informazioa eskatzen dute eta "gure belaunaldiaren betebeharra da" informatzea. Ezenarroren ustez, gertatutakoari buruzko...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a
Estatuaren indarkeria jasan zuten biktimei aitortza egiteko ekitaldi sinbolikoa egin du Eusko Jaurlaritzak urriaren 31n, Donostiako Kursaal Jauregian. Orain arte, euskal erakundeek 334 pertsonari onartu diete biktima izaera.
Motibazio politikoek eragindako indarkeriaren biktimen ordezkaritza zabalak parte hartu du ekitaldian, bai eta ere politika eta gizarte saileko pertsona ezagun andanak. Omenaldian izan dira, bertzeak bertze, 12/2016 Legearen Balorazio Batzordeko lehendakari Juana...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a
Joan den ekainean jakin zen laster bertsolaritza kultura-ondare immaterial izendatua izanen zela. Orduko hitzak obratzeko urratsak abiatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Berri hau baieztatzen du urriaren 30ean agertu den EAEko Aldizkari Ofizialak. Izendapen honen helburuabertsolaritzak behar dituen "babesa eta transmisioa" sustatzea direla azaldu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a
Euskararen Legeak jasaten dituen oldarraldi judizialak nahi baino maizago aipatu behar izaten ditugu azken hilabeteetan. Euskalgintzaren Kontseiluak maiatzaren 10ean iragarri bezala, joan den larunbatean iragan da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak salatzeko manifestaldia, Bilbon. 70.000 lagunek, nonbait han, parte hartu dute "oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean egin den mobilizazioan.
Martxa hasierako pankarta Kontseiluko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016