Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Euskal Erkidegoko hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izanen direla iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hauteskundeak deitzeko dekretua Aldizkari Ofizialean hilabetearen 27an argitaratuko da. Jarraian Eusko Legebiltzarra deseginen da eta bozetarako kanpaina abian jarriko da, legeak dionari jarraikiz, iragarpena kaleratu eta 54 egunen buruan bozak iraganen dira. Hauteskunde kanpaina, apirilaren 5ean hasiko da. Lehendakari karguan Urkulluk 12 urte eman ditu, apirilaren 21eko...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Trafikoaren eskumena Nafarroari ukatua

Nafarroako hamaika auzapezek manifestua aurkeztu dute, Auzitegi Gorenak trafiko eskumena ezabaturik utzi izana salatzeko. Iruñean egin den agerraldian nafartar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela salatu dute. Burlata, Altsasu, Zizur Nagusia, Erriberri, Erronkari, Antsoain, Donamaria, Azkoien, Zirauki, Puiu eta Dorreagoko alkateek manifestua sinatu dute. Iruñean aurkeztu manifestua,...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Gizon eta emazteen arteko berdintasuna bultzatu

Emazte ala gizonen arteko soldataren berdintasuna otsailaren 22an ospatu da. Dagoeneko Hegoaldean 150 enpresa badira parekotasuna aplikatzen dutenak. Nerea Malgosa Madrilgo aholkulariak eta Miren Elgarresta "Emakundeko" zuzendariak beste 20 enpresa bide horretarik doazenak onartu dituzte.

...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Euskara administrazioan erasotua

Gipuzkoako Diputaziorako 119 lanpostu euskara eskakizunen kontrako helegite batengatik ezbaian dira. Horrek euskararen normalizazioan ekar ditzaken atzerapausoak salatzeko eta lanpostua eskuratzear dutenei babesa erakusteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean langile batzordeko ordezkariek protesta egin dute, LAB eta ELA sindikatuek deiturik, CCOOk ez du bat egin. Langile batzordeko lehendakaria den Edurne Lizasok aldarrikatu du: "Euskararen normalizazioa, euskal...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

"Faisan uhartea" filma

Irunen, Hendaian, Donostian eta Baionan grabatuko dute "Faisaien irla", Asier Urbietaren lehen film luzea. Andoni de Carlosekin batera idatzia, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz filmatzen ari dira,

Faisan uhartea, ibai uhartetxoa, munduko kondominio tipiena, Bidasoaren erdian kokatua da, azken urteetan Irun eta...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Europako Justiziak: Espainiari epe luzeko kontratu finkoak

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman epaiaren arabera, Espainiako zuzenbideak ez ditu Administrazio Publikoak behar bezala konbentzitzen aldi baterako kontratazioaz abusatu ez dezaten, eta horrek langileak modu prekarioan urteetan enplegatzera eraman ditzake. Auzitegiko epaiaren arabera, Espainiako legedian "neurri egokirik ez dagoenez", aldi baterako kontratuak bata bestearen atzetik erabiltzearen ondoriozko gehiegikeriak prebenitzeko eta Europako arauen arabera zigortzeko, "aldi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016