Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Euskal selekzioa eta Uruguai

Gizonen futboleko euskal selekzioaren eta Uruguairen arteko partida bat jokatuko da martxoaren 23an, San Mamesen (20:00). Hirugarren aldia izanen da bi selekzioak elkarrekin lehiatzen direla, aitzineko bi aldietan euskal selekzioa atera zen garaile: 1998an 5-1 Anoetan, eta 2003an 2-1 San Mamesen.

Euskal Selekzioak ez zuen partidarik jokatu 2020ko azaroaz geroztik. Orduan, Eibarren ari izan zen, Costa Ricaren kontra eta 2-1 irabazi zuen.

Adituen arabera, euskal futbolariek heldu...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Guggenheim Urdaibai museoa

Urdaibai eskualdean Guggenheim museo bat eraikitzeko xedeari buruzko eztabaida izan da joan den astean Madrilgo Kongresuan. Xabier de Andres PPko diputatuak Ernest Urtasun Kultura ministroari galdatu dio zer iritzi duen egitasmo horri buruz. Urtasunek ahoan bilorik gabe ihardetsi dio museoaren eraikitzeak arazo larriak ekarriko lituzkeela bai ingurumen aldetik eta bai hirigintza aldetik ere. Edozein gisaz, erabakia euskal erakundeena dela adierazi du.

Ildo horretan, kultura ministroak...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Eusko Jaurlaritzaren gain: hiru eskumen berri

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak iragarria zuen bere agintaldia bururatu aitzin hiru eskumenen eskualdatzea erdietsi nahi zuela: aldiriko trenen zerbitzuak, atzerriko diplomen homologazioa eta migrazioarena. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lan taldeak lehen biei buruzko akordioa finkatu zuen, otsailaren 23an. Migrazioari buruzkoa, berriz, otsailaren 28an hitzartu dute.

Aldiriko trenen eskumena - Eskualdatze honi esker, gaur egun Renfek...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Kulturatik genozidioari stop

Euskal Herriko hainbat kulturgilek "Kulturatik genozidioari stop" egitasmoa aurkeztu dute otsailaren 29an, Donostiako San Telmo museoan. Ekimenaren bi helburu nagusiak zein diren azaldu dute: alde batetik, Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi diote, eta bertzetik Palestinaren genozidioa gelditzea eskatu dute. Palestinak pairatzen duen egoera latzaren aitzinean zerbait egiteko beharra sentitu dute. Horregatik, manifestaldi nazionala deitu dute martxoaren 17rako. Hau Donostian eginen...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Gipuzkoako laborariak Batzar Nagusietan

Hego Euskal Herriko laborariek hiriburuak traktorez bete dituzte joan den astean ere. Otsailaren 29an, 200 traktore bildu ziren Iruñeko erdialdean, auto lerro eta zirkulazio arazoak sortuz. Biharamunean, martxoaren 1ean, Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dute beren protesta, EHNE eta ENBA sindikatuek deitua zuten mobilizazioari erantzunez.

Hiru lerrotan abiatu dira laborarien ibilgailuak Donostiara buruz: Goierritik, Urola eskualdetik eta Bidasoa aldetik. Gipuzkoar...

Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a

Martxoaren 3ko biktimak gogoan

Joan den igandean bete dira 48 urte Poliziak Gasteizen bortz langile tiroz hil zituela. 1976ko urtean, zenbait hilabete haietan greban zeuden hainbat enpresetako milaka langilek biltzarra egin zuten San Frantzisko elizan, poliziak tiroka barreiatu zituen. Urteburu horren karietara, milaka lagun atera dira karrikara, biktimak omentzeko.

Manifestaldia aitzin, urtero egiten den bezala, ekitaldia egin da elizaren ondoan eraikia den oroitarriaren aitzinean. "Martxoak 3 Biktimen" elkarteko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016