Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a

Batez besteko soldata Euskadin

Euskadiko batez besteko soldata, urte batetik bestera, %4,6 hazi da, maximo historiko berria, 2.197 euro hilabeteko. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegokoa Espainiako estatuko batez besteko bigarren soldatarik gorena da, Madrilen atzetik (2.282 euro).

Nafarroan ere batez besteko ordainsaria %6,2 igan da (2.056 euro). Horrela, Foru Erkidegoak estatuko sailkapenaren hirugarren lekuan jarraitzen du. Baina inflazioaren eraginez erosahalmen galtzeak jasan ditu. Euskadin galtzea are handiagoa...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a

Lan ezbeharrak: 59 hil

2023an Hego Euskal Herrian lan-istripuz guzira 59 pertsona hil ziren, LAB, ESK, STEILAS, EHNE/ETXALDE eta HIRU sindikatuek prentsaurrekoan zabaldu duten txostenaren arabera. Aipatu sindikatuen arabera lan-istripuetarako sektore kritikoena industria izan da (18 hil), ondotik garraioa (10), azpikontratatutako langileen sektorea (9) eta eraikuntza (6). 2024ko lehen hilabetean 13 heriotza izan dira, iturri beraren arabera horrek gorako joera adierazten du.

Azpimarratu dutenez, zenbaki...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a

Lan merkatua

Hego Euskal Herrian lan merkatuak 2023an, 52.500 lanpostu sortu zituen: 47.700 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 4.800 Nafarroan. Urtebetean %5,02 eta %1,62 artean igan da lana dutenen kopurua.

Espainiako Estatistika Institutuak publikatu "Biztanleria Aktiboaren Inkestaren" arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan EAEn 22.200 lanpostu sortu ziren (%2,28) eta Nafarroan aldiz 1.200 lanpostu suntsitu ziren (%0,40). Euskal erkidegoan 997.000 langile kontatu zituzten iazko urtearen buruan eta...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a

Langile kalifikatu eskasa

Adegi enpresa elkarteak langile kalifikatuak falta direla ohartarazi du: ingeniariak, teknika eta zientzia arlokoak. Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera, lanbide arteko gutieneko soldata 1.134 eurora igotzeak "eragin ttipia" ukanen du. Adegik ohartarazi du heldu den hamarkadan Gipuzkoan 80.000 pertsona inguruk erretiroa hartuko dutela eta lurraldean ez dagoela horiek ordezkatzeko jende nahikorik. Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera,...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a

Martin Villa ministro ohiaren Irunera etortzea salatu dute

Ehunka jende bildu dira, "Sanfermin 78 gogoan" elkarteak deiturik, Martin Villa barne ministro ohiaren Irunerako etorrera salatzeko. Gogora ekarri dituzte barne ministro zelarik gertatu itsuskeriak: Gasteizko sarraskia, 1976ko martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko elizan langile batzarra egiten ari zirela, polizia armatua tiroka sartu eta bost langile hil eta 100 bat zauritu zituen. 1978an San Ferminetan bestaliarren kontrako erasoa, German Rodriguezen ala Joseba Barandiaranen hiltzeak,...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Aroa, euskararen plan berria

Heldu den hamarkadan euskara biziberritzen segitzeko plan berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 30eko Gobernu Kontseiluan. "Aroa" du izena eta euskararen erabilpen soziala handitzeko helburua du, bai eta ere euskaraz ikasteko eta lan egiteko erraztasunak zabaltzeko. Plan hau euskara biziberritzeko eta ahalduntzeko sail estrategiko berria da, 2012-2022 aldirako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana ordezkatzen du.

Bigen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016