Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a
Zornotzako hilerrian indusketak abiatu zituzten 2023ko abenduan, 1936ko gerlan hildakoen gorpuzkiak aurkitzeko xedez. Lehen fase hartan 54 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik. Joan den astean hasi dute indusketen bigarren fasea. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren arabera, miaketak hasi orduko, 14 lagunen gorpuzkiak aurkitu dituzte. Lehen behaketek adierazten dute gorpuzki hauek herriko Odol Ospitaletik edo zuzenean inguruko gerla fronteetarik...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a
Joan den asteko Herrian EITB Focus inkesta-etxeak hauteskundeei buruz egin iragarpenak ezagutzera eman genituen kronika honetan. Aste bat berantago, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroa izan da aitzin-ikuspenak zabaldu dituena.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak orain egiten balira, EAJk eta EH Bilduk ordezkari kopuru bera erdietsiko lukete, bakoitzak 29 ordezkari. Alabaina, EH Bilduk 8 aulki irabaziko lituzke, jeltzaleek 2 galduko lituzketelarik. PSE-EE litzateke hirugarren...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a
Abenduaren 28an zentsura-mozioak auzapez aldaketa ekarri zuen Iruñeko Udalera. Cristina Ibarrola (UPN) kargutik kendu eta Joseba Asironek hartu zituen hiriko giderrak. Hiru hilabeteren buruan, 2024ko aurrekontuak onartuak izan dira EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin indar politikoen bozei esker. UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute.
265 milioi euroko aurrekontuak dira, aitzinekoak baino %32 gehiago, 2007tik izan diren handienak.
Abenduan lehen aldia izan zen PSNk EH Bilduren...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a
Joan den martxoaren 21ean Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde ETAko presoentzat hirugarren gradua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, Basauriko espetxeko tratamendu batzordeak proposatu bezala. Baina Sarek jakinarazi du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu duela martxoaren 27an erabaki horren kontra. Ondorioz, egun berean preso sartu dituzte berriz Subijana eta Borde, bigarren graduan. Ez da lehen aldia fiskaltzak presondegietako profesionalen eta Eusko Jaurlaritzaren erabakien...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Aberri Egunaren bezperan bildu dira Bilbon egin den Euskal Herria Batera plataformak antolatu ekitaldian. Biltzarrean parte hartu dute ere sindikatu, jendarte eta kultura munduko pertsona ezagunek.
Euskal Herria Batera plataforma 2020an sortu zen Aberri Egunean "Euskadi nazio gisa berresteko, elkarrekin jarduteko eta etorkizunean ospakizun bateratua egiteko" xedez.
Antolatzaileek irakurri duten adierazpenarekin Aberri Egun "bateraturako" deia egin...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabetea falta denean, EITB Focus inkestaren arabera, 10 hautesletik 4k ez dute oraindik argi nor nahiago duten lehendakari. Nolanahi ere, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira lehenetsiak, elkarren arteko aldea kasik ez delarik. EH Bildu koalizio subiranistaren hautagaia boto-emaileen %26,1entzat da lehenetsia, alderdi jeltzalearena aldiz %26rentzat. Gainerateko lehendakarigaiek ez dute kasik babesik ukan: Eneko Andueza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016