Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Abenduaren 2an jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Soto atera da garaile, buruz burukoan Eneko Lazkozekin lehiatu ondoan. 1048,5 puntu bildu ditu txapeldunak eta 1045,5 txapeldun ordeak.
Seigarren aldia da Julio Sotok txapela janzten duela.
...Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Heldu den urtean izanen diren hauteskunde autonomikoen data ez da oraino finkatua, baina nolako emaitzak izanen ote diren asmatzera entseatzen dira inkesta egileak.
Joan den astean Eusko Jaurlaritzak agertu duen soziometriak erakusten duenaren arabera, EAJk segituko luke lehen indarra izaten, baina bi eserleku galduz (29 eserleku lituzke). EH Bilduk lau postu irabaziko lituzke, 25 eserleku eskuratuz. Halaber, PSE-EEk eta PPk beren emaitzak hobetuko lituzkete (postu bat gehiago alderdi...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Urte guziez bezala, presoen eskubideen alde manifestaldia izanen da urtarrilaren 13an, Bilbon, Sare plataformak antolaturik. Anartean, ekitaldi andana iragarri dute antolatzaileek, abendu guzian obratuko direnak.
Abenduaren 9an, kultur ekitaldia izanen da Durangoko Landakon; 20an, elkarretaratzeak, gehiengo sindikalak sustaturik, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen; 23an, Martuteneko presondegitik manifestaldia; biharamunean, manifestaldia Gasteizen; 29an, elkarretaratze...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a
Emazteen Kontrako Indarkeria salatzeko, Nazioarteko Eguna kari, karrikak bete dira. Manifestazioak eta mobilizazioak Euskal Herriko hiriburuetan iragan dira, Mugimendu feministak bortxaketa matxistaren aurkako mezua zabaldu du. Milaka lagun batu diren mobilizazioetan, indarkeria guziekin bururatzea eskatu dute. Antolatzaileek aldarrikapen feministez egiten duten erabilera eta "zuriketa morea" salatu dute. Euskal Herriko Mugimendu Feministako bozeramaileak...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a
Iñigo Urkullu lehendakariak ez duela hautagai gisa errepikatuko eta Euzkadi Buru Batzarrak lehendakari hauteskundeetan alderdikideei lehendakari gai izateko proposatuko dien hautagaia Imanol Pradeles izanen da. EAJk argitaratu ohar batean, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak adierazi duenez, "Euzkadi Buru Batzarrak Urkullu lehendakariak azken hiru legealdi hauetan egin duen lanaeskertzen eta goresten dugu. Kasik hamabi urteko engaiamendua eta dedikazioa izan dira, Euskadiren alde eta bere...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a
Jose Antonio Santanok Irungo alkatetza kargua uzten du. PSE-EEko alkate ohia estatuko idazkari izanen da, Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian. Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak eta hurbileko trenen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua izanen dira bere eremuko egitekoetako batzuk, baita Rodaliesen eskumena Kataluniara eskualdatzea ere.
Elma Saiz Iruñeko zinegotzi sozialistak Madrilen ministro kargua hartuko du. Elma Saiz, PSNk Iruñeko Udalean duen bozeramailea,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016