Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
ETA talde terroristatzat jotzen ote duen galdetu ziotenean Pello Otxandiano EH Bilduko zerrendaburuari, "talde armatua" izan zela erantzun zuen, "ikuspuntu ezberdinen" mende dagoela terroristatzat jotzea ala ez. Testuinguru horretan, terrorismoaren biktimen elkarteek, hala nola Covitek, Fernando Buesa Fundazioak eta AVTk, Otxandianoren kontra egin dute.
Bere aldetik, Espainiako Gobernuak ere gogor egin du Otxandianoren kontra. Pilar Alegria ministro bozeramaileak adierazi du "koldarra"...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Galdeketa egin dute Igeldon eta tokiko entitate xume gisa izateari baiezkoa eman diote herritarrek, botoen. Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar bozkatzera deituak ziren, 462k botoa eman dute (%46k). Baiezkoak 391 (%84,6) izan dira, ezezkoak 65 (%14), 4 boto zuri eta 2 boto baliogabe. Emaitzak eskutan hartu eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari igorriko diote txostena, erabakia foru dekretu bidez jaso dezan.
...Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Indarkeria matxistaren 600 biktima baino gehiagok lortu dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzea, beren erasotzaileengandik urrun bizitzeko aukera kontutan hartuz, euskal sistemaren legea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eman datuen arabera. Duela urtebete, iazko martxoaren 29an, legea indarrean sartu zen. Araudiak genero indarkeriaren biktimak, laguntzeko legea biktimentzako baldintzak malgutu zituen eta ondorioz, emendatu egin da babestutako emazteenkopurua. Legeak...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
2.000-3.000 laborari eta abeltzain Iruñean bildu dira, sindikatuetarik bereiz Semilla eta Belarra Nafarroako laborantzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta. Laborantza sektorearentzat errespetua eskatu dute. "Botere ekonomiko handiek laborantza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen, herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute. Josean Etxeberria baserritarrak deklaratu du: ''Ekainaren 1ean muga guziak hesteko asmoa daukagu'' iparraldeko eta...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
LAB sindikatuak, jakinarazi du 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldian, mende erdiko historian lehen aldiz 50.000 afiliaturen kopurua gainditu duela. Sindikatuko 400 bat kide eta LABeko idazkari nagusi izandakoak, Rafa Diez eta Ainhoa Etxaide, egon dira ekitaldian, baita egungo koordinatzaile orokorrak diren Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu. Biek azpimarratu dutenez, sindikatua helburu gisa, "tresna moduan" ikusten dute. Sindikatuaren sorrera eta 50 urteotako ibilbidea zuhaitz...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Indarkeria matxistaren testuinguruan, gizon batek umezurtz utzitako adingabeei biktima zuzen gisa aitortzeko eta egin kaltea konpontzen laguntzeko diru laguntzak emanen ditu Eusko Jaurlaritzak. Laguntza 25 urtera arte luzatuko da, ikasketak egiten dituztenentzat edota mendekotasuna ala desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izanen da (11.520 euro). Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik laguntzak eskatu ahalko dira. 18 urtez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016