Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
"Euskadiko Filmategiak" Tasio filma zaharberritu du, Boloniako Cinetecaren baitako "L'immagine Ritrovata" laborategietan. Filma Canneseko eta Donostiako zinema jaialdietan ikusten ahalko da. Filmak Tasioren bizitza irudikatzen du. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) den herri ttipi bateko mutikoa zen, zortzi urterekin hasi zen mendiko lanetan eta 14 urte betetzerako ikazkina...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
900 pertsona galdekatu eta, Lakuak egin inkesta soila izanik ere, argi erakusten du gazteriak EH Bildurentzat bozkatu duela, aldiz adinetakoek PNV-EAJren alde. Inkestak argitaratu tendentziek erakusterat ematen dute 18 eta 29 urte arteko gazteen %53ak EH Bilduren alde egin duela. Bestalde inkesten arabera, 30-39 urteko pertsonen %46ek EH Bilduren alde egin dute. Adinean joan ahala bozkak aldatzen dira, 40-49 eta 50-59 urte aldea gutitzen da: EH Bildu %32,9 eta EAJ...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Maiatzaren lehenarekin, urtero bezala, Aralarko Mankomunitateak abereei larreak irekitzearen ekitaldia ospatu du. Urriaren 31 arte, bertako alhagietan asetzeko modua kasik 19.000 abelburuk ukanen dute, zehazki: 1.060 behik, 1.000 behorrek eta 16.500 ardik.
Larreen irekiera, Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarreko Mendilerroaren kudeatzeko akordioa lortu eta bi egunera izan da. 2019tik blokeatuta...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Eneko Bidegain idazleak lortuko du 111 Akademiaren Saria, "Bichta eder" eleberriarentzat. Bihurgune askotako istorioa da. Pertsonaia eta gai anitz dituen kontakizuna. Thriller politikoa, lur eta eraikuntza espekulazioa, turismoa eta nekazalgoa, euskara eta hizkuntza nagusia, Aljeriako gerla eta negozio zikinak, ETA eta estatuko krimenak, Lapurdi eta antzinako Nafarroa, nagusiak eta menekoak...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Maiatzaren 2an ospatu da Eskola Jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna. "Educo" Gobernuz Kanpoko Erakundeak ohartarazi du, 12 eta 17 urte bitarteko 1.000 neraberi egin inkesta baten arabera, 30 haur dituen gela batean, bederatzik eskola jazarpena edo bestelako indarkeria eskolan jasan dutela. Ez da erraza indarkeria salatzea eta batzuetan hain normalizatuta da, ezen haurrek ez baitute hala ikusten.
...Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Antxua Eguna ospatu da Getarian (Gipuzkoa), bertan antxoaren eta berdelaren arrantzari buruzko datuak eman dira. Agertu emaitzen arabera, euskal portuetan 6.734.991 kilo antxoa deskargatu dira, kiloko 1,51 euroko batez besteko prezioan. Horietatik, 2.619.836 kilo Euskadiko flotak deskargatu ditu, 1,61€ kiloko batez besteko prezioan, 4.229.248,05 euroko fakturazio globalarekin.
Gipuzkoako portuek (Getaria, Pasaia eta Hondarribia) 2.938.439 kilo deskargatu dituzte, 1,55€ kiloko batez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016