Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
"Udalerri Euskaldunen Eguna" ekainaren 18an iraganen da, Lesakan (Nafarroa), aurtengo leloa "Zubiak zeharka" leloa da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Lesakako Udaleko eta tokiko euskalgintzako ordezkariak dira antolatzaileak. Besta giroko ekitaldiak ez ezik, udalerri euskaldunen garapenerako erabaki garrantzitsuak ere izanen dira. Lakuntza, Bakaiku, Ituren (Nafarroa) eta Zegamako...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), azken bost urte hauetan (2019-2023), 257 ikerketa-talderen lanari esker 252 milioi euro baino gehiago lortu ditu. "2019-2022 Ikerketa Planaren" emaitzak aurkeztu ditu. Lortutako diru-sarreren emendatzea azpimarratu da: 2019an 39,66 milioi, 2022an 57,63 milioi eta 2023an 69,02 milioi. Emaitza horiek bost ikerketa eremu nagusietatik datoz: zientzia esperimentalak, ingeniaritza eta arkitektura, osasun-zientziak, gizarte eta lege-zientziak, artea eta...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
2021eko datuekin konparatu eta, euskaradunen ehunekoa bi hamarren hazi da. Emazteen eta gizonen artean ez da ezberdintasunik. 24 urtetik beherakoen kasuan, 2022an euskaraz hitz egiten zutenen portzentajea %25etik gorakoa zen. Adinak aitzina egin, behera egiten zuen euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan adibidez, duela bi urte %8,3k euskaraz hitz egiten zuten. 25 urteko azpikoen artean, ez zen 2022tik 2023ra kasik aldaketarik egon, adin erdikoen artean gorakada nabaritu zen. Herriko...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Bilboko Udaletxeak, emisio apaleko eremua indarrean jartzeko data publikatu du: ekainaren 15etik aitzina izanen da. Bilboko emisio apalen eremua arautuko duen ordenantza berria, gehien kutsatzen duten ibilgailuentzat, ekainaren 15ean indarrean sartuko da. Hau da, "A" etiketa dutenentzat edo etiketarik ez dutenentzat, "B" katalogazioa duten autoentzako murrizketak urtebete barne indarrean sartuko dira.
...Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Maiatzaren 6 batez Bermeon sortu zen, 2014ko uztailean Hondarribian zendu zen 90 urte zituela. Ibilbide horretan, arrasto aberatsa eta baliotsua utzirik Euskal Herriko artearen eta arteaz haraindiko historian ezinezkoa da Basterretxearen obra-bizitzak artikulu batean lerrokatzea, hainbeste dira. Bestalde artistaren munduan murgiltzean zabaltzen da bere ibilbidea: Francoren estatu kolpearen ondorengo erbestealdia (Ipar Euskal Herria, Frantzia eta Buenos...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Ertzaintzaren arabera, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan 150 sekta daude aktibitatean. Segurtasun sailak dioenaz, horietatik bakarrik 50 legez erregistratuak dira, "elkarte laiko edo erakunde erlijioso edo espiritual" gisa. Erakunde, elkarte edo talde erlijioso gisa erregistratzeko baldintza bakarra "identitate bat" aurkeztea da. Sekta aktibitateari buruzko lege-eremu zehatzik ez dagoela gogoratzen du Segurtasun sailak. Horrez gain, sektetako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016