Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Maiatzeko lehen egunetan, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Lurralde Politikako Ministerioa ados jarri ziren Foru Hobekuntza arautzen duen legea erreformatzeko, trafiko eskumena "Nafarroako eskubide historiko" gisa finkatuz. Joan den astean, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak argi berdea eman dio orduko akordioari. Foru Hobekuntzaren erreformaren aldeko 45 boz izan dira (PSN, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa, EH Bildu eta UPN). PP eta Vox alderdiek, aldiz, kontra bozkatu dute (5 boz)....
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Urdaibaiko biosferan bertze Guggenheim museo baten eraikitzeko proiektua auzitegietara eraman du Greenpeace erakundeak, jadanik "Guggenheim Urdaibai Stop" eta "Zain Dezagun Urdaibai" plataformek egin zuten bezala.
Erakunde ekologistak oroitarazi du Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eraiki nahi dituzten bi egoitzak inta edo paduretarik 20 metrora izanen liratekeela, balio ekologiko handiagatik babestua den gune batean. Gisa horretan, gaur egun 100 metrokoa den itsasbazterraren babes...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Duela bi aste kronika honetan aipatu bezala, maiatzaren 23an eman dira jakitera HerbehereetakoToxicowatch ikerketa zentroak Zubietako erraustegiari buruz atera dituen ondorioak. Erraustegia martxan jarri aitzin hasi zen Toxicowatch inguru hartako toxikotasuna neurtzen. Geroztik, urte guziez ari izan dira laginak hartzen arroltzeetan, zuhaitz mota desberdinetan, sedimentuetan, uretan eta amen esnean, eta ohartu dira erraustegia lanean hasi zenetik toxikotasun heina azkarki emendatu dela....
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Aste berean Gipuzkoan bi parke eoliko egiteko baimen galdeak aurkeztuak izan dira. Enigma Green Power enpresak Hernanin horrelako muntadura kokatzeko baimena galdetu dio Eusko Jaurlaritzari: bortz haize errota lituzke, 33 megawatteko indarrarekin. Jaurlaritzak ukan duen bigarren galdea Arena Solar taldeak egin du, Eibarren bertze parke bat eraikitzeko: horrek sei haize errota lituzke, 39,6 megawattekoak.
EAEko Agintaritzaren Aldizkariak eman du bi egitasmoen berri, maiatzaren 9an...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Hegoaldean ere Iparraldean bezala etxebizitza turistikoen kopurua emendatuz doa. Hego Euskal Herrian 5.844 etxebizitza turistiko daude, udan bereziki egiten diren alokairu laburrei dagozkienak. Gehienak Bizkaian dira (2.307), Gipuzkoan (2.000), Nafarroan (1.340) eta Araban (197). Udako etxebizitzak beti egon dira, batez ere kostaldean, baina orain merkatua zabaldu da. Etxebizitza horietako anitz, lehen oharkabe pasatzen zirenak, orain etxebizitza...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskadiko portuetan 7 milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte. Estatuak ezarri antxoaren kuota arrantzaldi honetan, 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo arrain harrapatu dira, Estatuko kuotaren %36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da. Arantxa Tapia Jaurlaritzako sailburuak aurreratu du, euskal arrantza sektorearentzat bilakaera positiboa espero duela. Iaz, garai berean 3,2 milioi kilo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016