Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Patxi Ezkiaga elizgizon eta idazle ezagunaren ospeak inarrosaldi handia bildu du joan den astean, Marisol Zamora donostiarrak haren kontrako sexu-abusu salaketa egin ondoan.
Salaketaren abiapuntuak maiatzaren 31ko El País egunkarian du iturria, egunkari honek eliza eremuan egin sexu abusuei buruzko txostena agertu baitzuen. Hor aipatua zen, bertzeak bertze, Marisol Zamoraren salaketa publikoa. Marisolek azaltzen du nola Ezkiagak sexu erasoak egin zizkion 8 urte zituenetik 13...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Vatikanoak Mario Iceta Burgoseko artzapezpikua komisario pontifikal izendatu du. Belorado, Urduña eta Derioko monasterioetan botere osoa ukanen du, administrazio, erlijio eta ondare erabakiak hartzeko orduan, eremu zibileko legezko ordezkaritza barne. Komentu horietako klaratar serorek maiatzaren 13an jakinarazi zuten Eliza katolikotik atera zirela. Vatikanoak, Pablo de Rojas kanporatu apezpiku faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoliaren bozeramaileari,...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Caritas Euskadik, 2023. urteko egoera aurkeztu du. Azpimarratua izan da oraindik ere etxebizitza eskuratzea dela lagundu dieten pertsonen zailtasun handiena. Erakundeak ondorioztatu duenez, familiek egoitzak partekatu behar ukan dituzte, etxebizitzen alokairuaren prezioak altuak direlako, horiek eskuratzeko baldintzak gogorrak direlako eta erantzun publikoa eskasa delako.
Jaz, Caritasek Euskal Autonomia Erkidegoan 42.241 pertsona artatu zituen, aitzineko urtean baino %23 gehiago,...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Espainiako Auzitegi Nazionaleko prokuradoreak, sei euskal herritarrentzat bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorrak eskatu ditu, erakunde kriminaleko kide izatea eta terrorismoa goraipatzea leporatuta, ETAko presoei ongietorriak antolatzeagatik 2016 eta 2020 artean.
Carlos Garcia Berro prokuradoreak, Oihana Garmendia, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanio pertsonei epaiketa zabaltzea eskatu die, aipatu delitu horiek egin...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Donostian eman prentsaurrekoan, Jose Perez Berdud Makina-erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (AFM) presidenteak, sektorearen berri eman du. 3.500 produktu eta zerbitzu baino gehiago izanen dira ikusgai azokan. 1.400 enpresa baino gehiago bilduko dira. Aurten, Mexiko izanen da herrialde gonbidatua. Makina-erreminta sektorearen fakturazioak, 2023an, %22,6ez goratu ziren. Aurtengo urterako fakturazio-zifrak 2.157 milioi euroraino aurreikusten dira, nahiz eta urteko lehen lau...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak, Europako ekoizpena defendatzeko beharra aldarrikatu du. Estatu Batuek muga-zergak jarriz eta bertan ekoiztea diruz lagunduz, Txinaren aurrean babesteko adibidea emana izan da. "Epe motzean ez da beste erremediorik bertako produkzioa defendatzeko", nabarmendu du Euskadi Irratian egin elkarrizketan, "Europak mugitu beharra du eta oraingoz ez du ezer egin". Industria fotovoltaikoarekin edota eolikoarekin gertaturikoa errepikatuko dela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016