Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Urduneko eta Beloragoko Klaratar ordreko 16 serorek eliza katolikoa utzi eta Pablo de Rojas Sanchez Francok zuzentzen duen taldera hurbiltzea erabaki dute. Pablo Rojas Bizkaiko elizak eskumikatu zuen, bere burua Bilboko apezpiku ordenatu baitzuen. Bere elizak, sekta baten itxura du, ultra kontserbadorea da. Gainera Rojazek dio miresten duela Francok bideratu doktrina soziala. Serora horiek hartu erabakiak, Hegoaldeko eliza harritu du, zeren lekukoek serorak anitz estimatzen zituzten, gazteak...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Altsasu Gurasoak elkartea, bere garaian bi guardia zibilekin izan borroka baten ondorioz epaitu eta espetxeratu zituzten gazteen sustengu elkartea da. Prokuradoreak 62 urte baino gehiagoko zigorra eskatu zuen eta gazteei 2 eta 9 urte bitarteko zigorrak ezarri zizkieten. Zortzi urteren buruan, oraindik hiru gazte gelditzen dira ezarri zigor osoa bete gabe.
"
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a 1938ko maiatzaren 28an frankisten eskutan izandako Nafarroako San Kristobal gazteluan ziren presoek ihes egin zuten. Frankistek harrapatu eta mendian 206 preso hil zituzten. Lagun iheslari horietarik batek, Jovino Fernandezek, 13 egun mendian pasaturik, Urepeleraino heltzea lortu zuen. Gertakariaren oroitzapenetan, Urepeleko plazan monolito bat ezarria izan da, ihesaldiaren xehetasunekin.Urepelen: San Kristobaleko iheslarien ohoretan
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Bizkaiko Berango herrian badago XV. mendeko dorretxe bat, Otxantegi izenekoa. Berangoko Udalak eraikina eta inguruan diren zortzi hektareako eremuak begiztatuak ditu etxegintza proiektu handi bat egiteko. Baina 2022ko apirilaz geroztik Otxantegi Herri Lurra taldeko kideek okupaturik ukan dute gune hori, laborantzako lur emankorrak baititu. Denbora horretan, barazkiak, zerealak eta lekaleak ekoitzi dituzte ekintzaileek. Dorretxea, berriz, Erdi Arokoa da, eta "balizko arkeologia gune"...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Euskal Herriko Unibertsitateko campus nagusietan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Palestinaren aldeko kanpaldiak egiten hasi dira ikasleak maiatzaren 7an, munduan barna izaten ari den mugimendua segituz.
NUPen, adibidez, mintzaldiak, elkartasun argazkiak eta bertze zenbait ekimen plantan ezarri dituzte. Israel genozidatzat salatzen duten pankartak prestatu eta agerian ezarri dituzte Arrosadiako campusean. Bertze euskarri batzuetan, Palestina pairatzen ari den erasoan Mendebaldeko...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
ELA, LAB, CC.OO., UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek maiatzaren 17an mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta lantokietan, "Gazako genozidioaren amaiera" aldarrikatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna erakusteko.
Zabaldu duten agiriak hau dio: "Palestinak eta bereziki Gazako Zerrendak benetako genozidioa bizi dute Israelen aldetik, AEBk, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016