Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Mondragonek 2023ko emaitzen berri eman du. Iñigo Ucin Korporazioko presidenteak taldearen bilakaera positiboa nabarmendu du, segurgabetasunaren testuinguruan, nazioarteko hainbat gatazkek eta horiek merkatuetan dituzten ondorioek baldintzatuta. Mondragon taldeko kide diren kooperatibek, 2023an, 593 milioiko irabazi garbiak egin dituzte, 2022an baino %33,85 gehiago. Korporazioko Industria eta Banaketa kooperatibak, guzira, salmentetan 11.056 milioi eurora iritsi dira, aitzineko urtean baino...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoak arazo handia duela eta berpizkunde demografikoa beharko duela egungo oparotasun eta ongizate mailei atxiki nahi badie. Gaineratu duenez, hiru hamarkadatan 400.000 behargin baino gehiago lanean beharko dira, horietatik 237.000 inguru belaunaldien arteko ordezkatzea betetzeko izanen lirateke, eta 177.000 iraganeko hazkunde ekonomiko mailei atxikitzeko, 400.000 pertsona dira, denetarik faltatuko da....
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Kataluniako Balfego enpresak, Getariako kostatik 6,6 kilometrotara atungorria gizentzeko bi kaiola handi jarri nahi ditu, Azti ikerketa zentroarekin elkarlanean. Egitasmoak apirilean Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratu zuen, orain Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikoaren Ministerioan da. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia du, kofradiek bultzatu dute, baina zalantza batzuk sortu ditu. Uda honetan hastekoak ziren, baina litekeena da datorren urtera arte gibelatzea. Azpiegitura...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiak bere kargua utziko duela jakinarazi du. 27 urte iragan ditu postu horretan, 30 urte baino gehiago beteko ditu, orotara proiektuaren buruzagitzako partaide gisa.
Erabakiaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan, Vidartek adierazi du proiektuak ukan dituen "babes, errespetu eta konfiantzarekin esker onez" utziko duela zuzendaritza. Halaber, kontent agertu da "lantalde oso baten talde lanak ahalbidetu baitu duela...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura saioa ekainaren 20an eginen dela jakinarazi dute maiatzaren 21eko Eusko Legebiltzarreko Mahaiko bilkuran. Lehendakari berriak ekainaren 22an eginen du karguaren zina, Gernikako Batzar Etxean.
Itxura guzien arabera, EAJren lehendakarigai Imanol Pradalesek eskuratuko du gehiengoa lehendakari bilakatzeko. Apirileko bozen ondotik hasi ziren negoziatzen EAJ eta PSE-EE, elkarren arteko akordioa lortzeko helburuz. Bien artean 75...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa elkarteek manifestaldi nazionalak deitu dituzte ekainaren 8ko, Bilbon eta Iruñean, "Genozidioa Stop" lelopean. Europako Parlamentuko bozen bezpera hautatu dute mobilizatzeko, preseski, Europar Batasunari galdegiteko Palestinako genozidioaren kontrako jarrera fermuki ager dezan.
Bi manifestaldiak arratsaldean abiatuko dira (17:30). Bilbokoak udaletxetik Guggenheimerako bidean eginen du, eta Iruñekoa Golem zinematik Antoniuttiraino joanen da....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016