Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Aurten, Duguna Iruñeko herri dantza taldekoek Udaletxeko plaza balkoitik txupinazoa ikusiko dute. Dantza taldeak botako du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Egin den galdeketan 10.159 iruindarrek botoa eman dute eta Duguna dantza taldeak 3.971 herritarren babesa ukan du. Joseba Asiron alkateak dantzariak zoriondu ditu: "Uztailaren 6an txupinazoa jaurtiko dutenek, guziak ordezkatzen gaituzte". Duguna dantza taldearen ibilbidea duela 75 urte hasi zen, 1949ko azaroan Sanfermin egunean. Hamasei...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Hego Euskal Herrian, Europako Parlamenturako boz gehien Alderdi Sozialistak lortu ditu: 300.272 boz. PSOE Araban, Bizkaian eta Nafarroan lehen indarra izan da.
Araban - Alderdi Sozialistak 36.469 boto eskuratu ditu. EH Bildu bigarren indarra agertu da 27.026 botorekin. PP hirugarren da 22.351 botorekin eta EAJ-PNV laugarren gelditu da 19.149 boz bilduta. Vox-ek bosgarren lekua eskuratu du 5.016...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Eusko Jaurlaritzaren izendapena erdietsi eta, bertsolaritzak Euskal Herri osoan du aitortua kultura ondare immaterial kategoria dagoeneko. Nafarroan 2018an eman zuten pausoa, Ipar Euskal Herrian 2022an.
Bertsolaritza ofizialki ondare immaterialeko kultura ontasuna da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak berriki onartu baitu izendapen hori jasotzen duen dekretua, Gobernu Kontseiluan...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Sei ikastetxetako 300 bat ikaslek, bi egunez, ekainaren 12 eta 13an, Iruñetik Urepelera egin dute mendi ibilaldia, 1938ko maiatzaren 22an, Ezkaban frankisten eskutan ziren presoen ihesaldi eta sarraskiaren omenez. Lehen egunean ibilaldia Olaberaino egin dute, han ikusi ahal ukan dituzte 26 presoen hezurdurak. Fermin Ezkietak kontatu die zer gertatu zen eta iheslarien historiaren nondik norakoak. Omenaldietan parte hartu dute ihesaldiaren biktimen familietako ordezkariekin batera....
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
"Herri gisa lorpen batzuk eskuratzeko unea da", horri erantzun nahi dio Herri Libre Bat kanpainak. Horretarako, Gure Esku plataformak aparteko deialdia egin nahi die euskal herritar guziei: "Denek batera eta gure indar guziekin bultzatzeko garaia etorri da". Modu horretan aurkeztu du Gure Esku plataformak abian jarriko duen hurrengo dinamika: Bagara bideo-maratoia. Herriz herri eta herritarrek grabatu bideoen bidez, asmoa da Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzea....
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Karantza aldean, Polvin izeneko kobazuloan aurkitu dira emazte baten aztarnak. UPV-EHU euskal unibertsitateko adituek Andere izenarekin bataiatu dute. Lehen azterketen arabera 150.000 urte inguru balituzke. Adituek azaldu dutenez, aurkitu gorpuzkiak morfologiagatik neandertalen itxura du. Gómez-Olivenza arkeologoaren arabera, Euskadin aurkitu andere neandertal zaharrena da. Emazteak bata beste metro bat t'erdi neurtzen duela estimatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016