Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 20a
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langile publikoek hirugarren greba eguna eginen dute, martxoaren 12an, ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deiturik. Sindikatu hauen ustez, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute borondate politikorik haien lan baldintzak negoziatzeko, horregatik etorri da mobilizazio honetarako deialdia. Jaurlaritzak aldiz uste du ez dagoela greba egiteko"arrazoi objektiborik".
Sindikatuetako ordezkariek erran dute erakundeek eta ordezkari politikoek...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a
Frantzia edo beste europar erresumetan bezala, Hegoaldeko laborariak mobilizatu dira bizi duten egoera larria salatzeko. Laborariak eta abeltzainek protestak egin dituzte Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako hainbat herritan. Araban 500 bat traktorek trabatu dituzte hainbat errepide: beren kexua eta ongi-eza adierazko talde bat euskal gobernuaren etxe aitzineraino etorri da. Bizkaian 100 bat traktorek Bilboko erdigunea okupatu dute. Laborariek jakinarazi dute, beren eskaerei ez bazaie ihardesten...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a
Iaz Euskal Autonomia Erkidegoko laborari eta abeltzainek 10,5 milioi euro eskuratu zituzten kalte ordainetan, Espainiako Agroseguro laborantzako aseguru etxeen elkarteak eman datuen arabera. Kopururik handiena(6,9 milioi euro) laborarien ekoizleetarabideratu zen (neguko eta udaberriko zerealak, olioa, lekaleak, arroza), euri faltagatik eta harriagatik.
Halaber, aseguru etxeek 1,6 milioi ordaindu behar ukan zituzten Arabako mahastietan izotzak eta babazuzakeragin kalteengatik eta beste...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a
Espainiako Gobernuakgutieneko soldata 1.134 eurora emendatu du, Ayerzak enpresa buruen ordezkariak erran du emendatze horrek Gipuzkoan eragin tipia ukanen duela. "Guk sinatzen ditugun hitzarmen guziak soldata minimo horren gainetik daude, beraz eragin tipia izanen du", azpimarratu du. Soldatak eguneratzea begi onez hartu badu ere, dekretu bidez, elkarrizketa soziala baztertuz egin izana deitoratu du.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak iragarri duenez, Ministroen...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a
Euskadiko batez besteko soldata, urte batetik bestera, %4,6 hazi da, maximo historiko berria, 2.197 euro hilabeteko. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegokoa Espainiako estatuko batez besteko bigarren soldatarik gorena da, Madrilen atzetik (2.282 euro).
Nafarroan ere batez besteko ordainsaria %6,2 igan da (2.056 euro). Horrela, Foru Erkidegoak estatuko sailkapenaren hirugarren lekuan jarraitzen du. Baina inflazioaren eraginez erosahalmen galtzeak jasan ditu. Euskadin galtzea are handiagoa...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 15a
2023an Hego Euskal Herrian lan-istripuz guzira 59 pertsona hil ziren, LAB, ESK, STEILAS, EHNE/ETXALDE eta HIRU sindikatuek prentsaurrekoan zabaldu duten txostenaren arabera. Aipatu sindikatuen arabera lan-istripuetarako sektore kritikoena industria izan da (18 hil), ondotik garraioa (10), azpikontratatutako langileen sektorea (9) eta eraikuntza (6). 2024ko lehen hilabetean 13 heriotza izan dira, iturri beraren arabera horrek gorako joera adierazten du.
Azpimarratu dutenez, zenbaki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016