Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Gizon eta emazteen arteko berdintasuna bultzatu

Emazte ala gizonen arteko soldataren berdintasuna otsailaren 22an ospatu da. Dagoeneko Hegoaldean 150 enpresa badira parekotasuna aplikatzen dutenak. Nerea Malgosa Madrilgo aholkulariak eta Miren Elgarresta "Emakundeko" zuzendariak beste 20 enpresa bide horretarik doazenak onartu dituzte.

...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Euskara administrazioan erasotua

Gipuzkoako Diputaziorako 119 lanpostu euskara eskakizunen kontrako helegite batengatik ezbaian dira. Horrek euskararen normalizazioan ekar ditzaken atzerapausoak salatzeko eta lanpostua eskuratzear dutenei babesa erakusteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean langile batzordeko ordezkariek protesta egin dute, LAB eta ELA sindikatuek deiturik, CCOOk ez du bat egin. Langile batzordeko lehendakaria den Edurne Lizasok aldarrikatu du: "Euskararen normalizazioa, euskal...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

"Faisan uhartea" filma

Irunen, Hendaian, Donostian eta Baionan grabatuko dute "Faisaien irla", Asier Urbietaren lehen film luzea. Andoni de Carlosekin batera idatzia, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz filmatzen ari dira,

Faisan uhartea, ibai uhartetxoa, munduko kondominio tipiena, Bidasoaren erdian kokatua da, azken urteetan Irun eta...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Europako Justiziak: Espainiari epe luzeko kontratu finkoak

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman epaiaren arabera, Espainiako zuzenbideak ez ditu Administrazio Publikoak behar bezala konbentzitzen aldi baterako kontratazioaz abusatu ez dezaten, eta horrek langileak modu prekarioan urteetan enplegatzera eraman ditzake. Auzitegiko epaiaren arabera, Espainiako legedian "neurri egokirik ez dagoenez", aldi baterako kontratuak bata bestearen atzetik erabiltzearen ondoriozko gehiegikeriak prebenitzeko eta Europako arauen arabera zigortzeko, "aldi...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Gazteeri eman laguntza arrakastatsua

Plantan jarri neurriak sekulako arrakasta ukan du, 48 orduz 2.000ko bat gaztek Eusko Jaurlaritzak emantzipazioa laguntzeko abian jarri duen laguntza berria eskatu dute. Burasoen etxea utzi nahi duten 25-29 urte arteko herritarrek, hilabetero 300 euroko diru laguntza eskuratzen ahalko dute, programan jarri baldintzak bete eta.

Batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoan 29,7 urterekin emantzipatzen dira gazteak, Europan baino hiru urte...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a

Iberdrolak 4.803 milioi euroko mozkinak

Krisiak ez du eragin bera denentzat. Etekina %10,7z handituta, Iberdrola Energia konpainiak 4.803 milioi euroko irabaziak ukan ditu. Iaz 11.382 milioi euroko inbertsio gordina egin zuen (inoizko handiena), 2022koari konparatuz %6a gaindituz. Horrek erran nahi du, 2022ko datuekin konparatuta (4.339 milioi euroko etekina), irabaziak %10,7z emendatu dituela, konpainiak berak Balore Merkatuaren Batzorde...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016