Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak iragarria zuen bere agintaldia bururatu aitzin hiru eskumenen eskualdatzea erdietsi nahi zuela: aldiriko trenen zerbitzuak, atzerriko diplomen homologazioa eta migrazioarena. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lan taldeak lehen biei buruzko akordioa finkatu zuen, otsailaren 23an. Migrazioari buruzkoa, berriz, otsailaren 28an hitzartu dute.
Aldiriko trenen eskumena - Eskualdatze honi esker, gaur egun Renfek...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a
Euskal Herriko hainbat kulturgilek "Kulturatik genozidioari stop" egitasmoa aurkeztu dute otsailaren 29an, Donostiako San Telmo museoan. Ekimenaren bi helburu nagusiak zein diren azaldu dute: alde batetik, Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi diote, eta bertzetik Palestinaren genozidioa gelditzea eskatu dute. Palestinak pairatzen duen egoera latzaren aitzinean zerbait egiteko beharra sentitu dute. Horregatik, manifestaldi nazionala deitu dute martxoaren 17rako. Hau Donostian eginen...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a
Hego Euskal Herriko laborariek hiriburuak traktorez bete dituzte joan den astean ere. Otsailaren 29an, 200 traktore bildu ziren Iruñeko erdialdean, auto lerro eta zirkulazio arazoak sortuz. Biharamunean, martxoaren 1ean, Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dute beren protesta, EHNE eta ENBA sindikatuek deitua zuten mobilizazioari erantzunez.
Hiru lerrotan abiatu dira laborarien ibilgailuak Donostiara buruz: Goierritik, Urola eskualdetik eta Bidasoa aldetik. Gipuzkoar...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a
Joan den igandean bete dira 48 urte Poliziak Gasteizen bortz langile tiroz hil zituela. 1976ko urtean, zenbait hilabete haietan greban zeuden hainbat enpresetako milaka langilek biltzarra egin zuten San Frantzisko elizan, poliziak tiroka barreiatu zituen. Urteburu horren karietara, milaka lagun atera dira karrikara, biktimak omentzeko.
Manifestaldia aitzin, urtero egiten den bezala, ekitaldia egin da elizaren ondoan eraikia den oroitarriaren aitzinean. "Martxoak 3 Biktimen" elkarteko...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izanen direla iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hauteskundeak deitzeko dekretua Aldizkari Ofizialean hilabetearen 27an argitaratuko da. Jarraian Eusko Legebiltzarra deseginen da eta bozetarako kanpaina abian jarriko da, legeak dionari jarraikiz, iragarpena kaleratu eta 54 egunen buruan bozak iraganen dira. Hauteskunde kanpaina, apirilaren 5ean hasiko da. Lehendakari karguan Urkulluk 12 urte eman ditu, apirilaren 21eko...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Nafarroako hamaika auzapezek manifestua aurkeztu dute, Auzitegi Gorenak trafiko eskumena ezabaturik utzi izana salatzeko. Iruñean egin den agerraldian nafartar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela salatu dute. Burlata, Altsasu, Zizur Nagusia, Erriberri, Erronkari, Antsoain, Donamaria, Azkoien, Zirauki, Puiu eta Dorreagoko alkateek manifestua sinatu dute. Iruñean aurkeztu manifestua,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016