Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Frantziak, urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra, Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatua zuen, izurdeak babesteko. Frantziako Gobernuak debekua luzatu bazezaken ere, azkenean ez du egin. Neurriak euskal arrantzaleen artean eragina ukan du. Ondarroan, adibidez bi ontzik portuan egon behar ukan dute, beste bik arrantza egiteko eremua arras mugatuta ukan dute. Debekua ekologisten eta Europar Batasunaren eskaera historikoa zen, arraste-arrantzak izurdeari dituen ondorio larriak argudiatuta....
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Azken aste hauetan EAEko hiriburuetan laborariek egin dituzten mobilizazioek fruituak ekarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko testua aurkeztu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreari sostengua eta laguntza emateko engaiamendu zehatzekin.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi du euskal erakundeak engaiatzen direla eskumena duten administrazioekin lan egitera, erkidegoko araudia...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Eusko Legebiltzarrak legealdi honetako azken hiru legeak onartu ditu, otsailaren 15eko osoko bilkuran: Haur eta Nerabeen legea, Lankidetzarako eta Elkartasunerakoa eta pertsona transexualen eskubideak aitortzeko araudiaren erreforma. Hiruak boz kopuru handiarekin onartuak izan dira, Jaurlaritza osatzen duten bi taldeez aparte, oposizioko talde batena segurik izan baitute.
Lehenik Haur eta Nerabeen legea onartu dute, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Aizarnazabalen (Gipuzkoa) egoitza duen Wavegarden enpresak uhin artifizialen parke bat eraikiko du 2025eko azken hiruhilekoan Erresuma Batuko Birmingham hirian.
Uhinak egiteko tresnetan eta parke artifizialetan berezitua den konpainia honek, jakinarazi du operazioak 50 milioi liberako inbestimendua izanen duela eta Stoneweg eta Teras Capital inbertsio plataformek finantzatuko dutela proiektua.
...Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Abiadura Handiko Trenak eragiten dituen desmasiak gelditzeko galdea eginen dute otsailaren 22tik 25era, Altsasun (Nafarroa), Irurtzunen (Nafarroa) eta Agurainen (Araba). AHTaren "Aurrean Alternatiba" izeneko kolektiboak jardunaldiak antolatu ditu. Prestatu dituzten ekintzen artean daude, bertzeak bertze, mintzaldiak, mahai inguruak, erakusketak, musika eta haurrentzat jokoak.
Antolatzaileek jakinarazi dute jardunaldi hauetan Italiako Susa haraneko esperientzia ezagutu ahalko dela,...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Juan Maria Uriarte apezpiku emeritua zendu da otsailaren 17an, 90 urtetan. 1933ko ekainaren 7an sortua zen, Fruizen (Bizkaia). Teologia eta Psikologia ikasketak egin ondoan, Eliza katolikoaren hierarkian zenbait postu bete zituen. Ondotik, Donostiako apezpiku izendatu zuten 2000. urtean, kargu horretan egon zen 2010era arte.
Uriarte ezaguna da ere bakearen alde eta ETAren amaiera bilatzeko egin zuen ahaleginarentzat. Haren ekarpenik ohargarrienetakoa 1998ko su-etenarekin lotzen da:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016