Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a
Arabako bertsolari txapelketa joan den larunbatean jokatu da Gasteizko Printzipal antzokian. Sei bertsolari lehiatu dira finalean: Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi. Aroa Arrizubieta atera da garaile.
...Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Emazteen eskubideen nazioarteko eguna ospatu dute, hiriburu andanetan. Euskal Autonomia Erkidegoko milaka jendek manifestazioa egin dute, "Zaintzarekin negoziorik ez!" oihuak entzun dira. Ikasle sindikatuak deituta, "borroka-feminismoak ez du amore ematen eta ez da etxera joaten" aldarrikatu dute, eliza katolikoaren, alderdi politikoen eta botereen "hipokrisia" eta "aurpegi hutsa" kritikatu da. Baina bereziki zaintza-sistema publiko, komunitario eta duina izan da feministen eskaeraren...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Atarrabiako herriko frontoiko paretan margotua den armarriak Euskal Herria eta zazpi probintzien ezkutuak agertzen ditu. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jarrera politiko jakin baten aldeko ikusmoldea adierazten duela eta botere publikoek ukan behar duten neutraltasuna urratzen duela erabaki du. Baztertu du Atarrabiako Udalak iaz Iruñeko Administrazio Auzitegian jarri errekurtsoa. Epaitegiak eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak armarria kentzea agindu zuten. Atarrabiako UPN...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Nafarroako 122 Herriko Etxeetako alkateek Iruñean elkarretaratzea egin dute, trafiko eskumena Espainiako Gobernutik Nafarroakora eskualdatzeko, erabakia Madrilgo auzitegi gorenak ezabatu izana salatzeko. Foruen Monumentuaren aitzinean egin elkarretaratzean, alkateek bultzatu eta gainerako alkateek babestu duten agirian azpimarratzen dutenez, Auzitegi Gorenaren epaiak alkateek gogor gaitzetsi dute: "Nafarroaren borondate politikoaren, bere erakundeen, foruen eta autogobernuaren kontrako...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Europako beste herrialde batzuetako baserritarrak bezala, Hego Euskal Herrian laborariek protestan jarraitzea erabaki dute. Arazo batzuk salatzeko, hala nola burokrazia eta ingurumen-eskakizunak edo Europar Batasunetik kanpoko herrialdeen inportazio lehia.
UAGAk (Araba), EHNE Gipuzkoak eta EHNE Nafarroak osatzen duten ENHE laborarien sindikatuen konfederazioa mobilizazio bateratua prestatzen ari da, apirilaren 19rako, Gasteizen. ENHEk bere sare sozialetan iragarri duenez, datozen...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Ikusmolde ezberdinak eta ideologikoak gazteen artean sortu dira: 30 urtez peko emazteek jarrera aurrerakoiagoak dituzte, gizonezkoek gero eta atzerakoiagoak. Duela sei/zazpi urte sortu eta mundu osoan hazten ari den joerak, Hego Euskal Herrian eraginik ba ote duen jakin nahian, Alice Evans ikerlariak 14 urte daramatza genero ikerketetan, antropologiatik abiatuta. Bere lanaren emaitza nagusia, laburbilduz hauxe da: oso urte gutitan genero zatiketa ideologikoa sortu da belaunaldikoen artean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016