Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Azken urteotan, administrazioan, euskaldunen hizkuntza eskubideen aitortzan ez da aldaketa kualitatiborik egon, ez da neurri eraginkorrik hartu. Herritar anitzek, harremanak erazteko euskararen orde gaztelera baliatzen dute. Euskaldunen hizkuntza eskubideen alorrean, azken hamarkadan ezer guti aitzinatu da. Duela hamar urteko eta gaurko argazkiak berdintsuak dira. Herritarrek oztopo eta traba berberak salatzen jarraitzen dute, horiei erakundeek ez diete erantzun eraginkorrik eman. Harremanak...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), hauteskundeeri begira eta bereziki apirilaren 21eko hauteskundeak aipatuz, ohartarazi du erakundeetan ez dagoela erabakitzeko egiazko ahalmenik. Gisa berean iragarri du mobilizazioak eta aldarrikapenak kalera eramanen dituztela. EHKS mugimenduko Ane Ibarzabal eta Peio Ormazabal bozeramaileek adierazi dute arlo politikoan pisurik handiena duten gaiak ez direla bozkatzen eta politika garrantzitsuak nazioz gaindiko erakundeetatik ematen direla....
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Auzitegi Gorenak trenkatu du, lan-denboraren hastapenean, langile batek goizeko askariarentzat 15 minutu hartzen ahal dituenez erabaki behar zuen.
Joan den martxoaren 5eko epaitegian, lan-arloko epaitegiak onartu du UGT, CCOO eta SECB sindikatuek Auzitegi Nazionalean 2020ko urrian ezarri helegitea. Aitzineko epai batean, Auzitegi Gorenak enpresei gomendatu zien gida bat sortzea lanaldiaren erregistroa aktibatzeko, jarraibide zehatzekin.
Gorenak uste du ordutegi kontrol zorrotza...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Automobilgintzaren euskal sektoreak, 2023an, 25.023 milioi euro fakturatu ditu, aitzineko urtean baino %11,5 gehiago. ACICAE-Euskadiko automobilgintzako sailak jakinarazi duenez, markak hautsiak izan dira. Egin duen oharrean zehazten duenez, kopuru horrek ez du hartzen Gasteizko Mercedes Benz enpresaren pisu espezifikoa. Emaitzak, bezeroen kudeaketan, merkatuen eta teknologien dibertsifikazioan, bai eta kontinente guzietan, zentzuz ongi jokatu ibilgailuen ekoizpen-eskarian...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a
Orain arte Espainiako Gobernuaren esku egon diren hiru eskumen Euskadira eskualdatzeko hitzarmena aipatu genuen aitzineko astean. Estatua-Euskadi Transferentzien Batzorde Mistoaren oniritzia baizik ez zen falta eskualdaketa gauzatzeko. Erakunde honek bere argi berdea eman du martxoaren 11n egin duen osoko bilkuran.
Eskualdatze honen ondorioz EAEren esku geldituko diren hiru eskumenak ondokoak dira: aldiriko trenen zerbitzua, atzerriko unibertsitate diplomen eta ikasketen...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a
Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia Italiako Siracusa portutik abiatu da, martxoaren 12an,
hamabigarren misioa bururaturik eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona salbatu ondoan.
Usaian, misio bat bukatzen duelarik, Aita Mari Valentzia aldeko Vinarosko edo Burrianako portura itzultzen da, baina aldi honetan Euskal Herrira itzuliko da, bi hilabete Bilbo eta Pasaia artean pasatzeko.
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH), gobernuz kanpoko erakundearen arabera,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016