Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
1.500 ardik baino gehiagok hartu dute Ordiziako alde zaharra, Artzain Egunaren ospakizunean. Artzainek negua burutzean zelaietako belardietatik Aralarreko mendilerrora egiten zuten transhumantzia gogoratzeko egiten den ekimena izaten ohi da, Ordiziako Udalak antolatu azoka, Gipuzkoako "Latxadunen" ardi elkartearen, ELEren, Lurgintzaren, Idiazabal Jatorri Deituraren eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaren laguntzarekin. Artzain Egunean artaldeak herritik pasatzen direnean ikusmin handiena sortzen...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin. Azken egunetan euskal kostaldeko portuetan antxoa anitz sartu da. Hondarribian, adibidez 300.000 kilo antxoa saldu dira. Bestalde berdelaren kanpaina ez da hain ona izaten ari.
...Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera familiak behar dituzte. Bi elkartek aurtengo kanpainan behar baino proposamen gutiago lortu dituzte. "Txernobyl" elkarteak jakinarazi duenez, geroz eta handiagoa da Errusiako armadak udan Kiev erasotuko duenaren susmoa, eta horrek haurren egungo egoera zaildu dezake. Lide Alvarez elkarteko kideak Euskadi Irratian azpimarratu du "kezkatuta gara, oso egoera larrian daude". Eskari horri erantzuteko harrera familiak...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Hilabete batean 25 eta 29 urte arteko 4.371 jendek eskatu dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko diru laguntza berria. Gazteen emantzipazioa laguntzeko, joan den hilabetean Eusko Jaurlaritza hilabetean 300 euroko laguntza ematen hasi da, baldintzak betetzen zituztenei. Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eman ditu ekimenak orain arte utzitako datuak. Erran duenez, eskatzaileen %52,2 Bizkaikoak dira, %33,7 Gipuzkoakoak eta %14,1 Arabakoak. Guzietatik,...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak sei pertsona epaitzea proposatu du, gehienak ETAko kide ohiak, 2016 eta 2020 artean ETAko presoei 120 ongietorri antolatzeagatik, biktimak etengabe umiliatzea eta terrorismoa goratzeaz akusatuz. Epaitegi Zentraleko titularrak: Jose Antonio Lopez Ruiz, Kubati eta Oihana Garmendia Marin, Sortuko presoen batzordeko kideak epaitzea proposatu du, Haymar Altuna, Oihana San Vicente Saez de Cerain, Carlos Saez de Egilaz Murgiondo eta...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Bilbo Athletic futbol taldeak, Sevillan, Cartuja futbol zelaian, Mallorca aurkari, Kopan lortzen duen hogeita bosgarren titulua eskuratu du. Xuri gorrien aldeko eromena izan da Sevillan eta nola ez Bilbon, hainbeste urte goaitaturik tituluaren ospatzeko. 40.000ko bat zale Cartujan izan dira, eta garaipenaz bertatik bertara gozatu ahal ukan dute. Titulua penaltietan erabaki da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016