Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a
Joan den ortziralean bete dira 87 urte Gernika bonbardatu zutenetik. Karia horretara, ekitaldi frango antolatu dituzte herrian, biktimak omentzeko. Horietan parte hartu dute Iñigo Urkullu, jarduneko lehendakariak eta Memoria Demokratikoaren Espainiako ministro Angel Victor Torresek.
Eguneko lehen ekitaldia George Steer kazetari britainiarraren omenez egin dute, gizon honek bere kronikekin frankistek Gernikan egin sarraskia ezagutarazi baitzion munduari.
Eguerdian, Bakearen...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Lerro hauek idaztean emaitza ofizialak ez dira jakinak, kontaketak ez baitziren arras bururatuak. Beraz hemen aipatu emaitzak arretarekin hartu behar dira aldatzen ahal baitira. Dena den inkestek erakusten zutena gertatu da: EH Bildu eta EAJ-PNVren arteko berdinketa. Bakoitzak 27 hautetsi erdietsi lituzke, PSOE sozialistek 12 aulki.
Botoen aldetik PNV-k lortu du boto kopuru handiena, %35,16rekin.EH Bilduk %32,7rekin sekulako punpea egin du, botoen aldetik 30.000 inguru gehiagorekin....
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Duela lau urte, aurten baino %52,8ez handiagoa izan zen posta bidez bozkatu zutenen kopurua, baina pandemia garaia izan zen, beraz datuak ezin dira konparatu. Igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 54.559 pertsonek posta bidez bozkatu dute. Horrek erran nahi du bide hori hautatu duten boto-emaileen kopuruaduela lau urtekoa bainotipiagoadela.
...Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Erasoa Barakaldon gertatu zen, mitina bururatu berritan eta EiTBko hauteskunde eztabaidara zihoala, 49 urteko gizon bat Pradalesen gana (PNV) hurbildu zen eta piperbeltz gasa bota zion. Lehen informazioen arabera, erasoak ez zuen motibazio politikorik. Barakaldon arrastatu gizona epailearen aitzinera eramana izan da.
Bestalde martxoaren 20an, Zuzenbideko hainbat ikaslek, Foru Parlamentuko bisita liburuan Chiviteri (PSOE) irain egin zioten. Nafarroako presidentearen kontra egin erasoa...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
ETA talde terroristatzat jotzen ote duen galdetu ziotenean Pello Otxandiano EH Bilduko zerrendaburuari, "talde armatua" izan zela erantzun zuen, "ikuspuntu ezberdinen" mende dagoela terroristatzat jotzea ala ez. Testuinguru horretan, terrorismoaren biktimen elkarteek, hala nola Covitek, Fernando Buesa Fundazioak eta AVTk, Otxandianoren kontra egin dute.
Bere aldetik, Espainiako Gobernuak ere gogor egin du Otxandianoren kontra. Pilar Alegria ministro bozeramaileak adierazi du "koldarra"...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Galdeketa egin dute Igeldon eta tokiko entitate xume gisa izateari baiezkoa eman diote herritarrek, botoen. Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar bozkatzera deituak ziren, 462k botoa eman dute (%46k). Baiezkoak 391 (%84,6) izan dira, ezezkoak 65 (%14), 4 boto zuri eta 2 boto baliogabe. Emaitzak eskutan hartu eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari igorriko diote txostena, erabakia foru dekretu bidez jaso dezan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016