Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Indarkeria matxistaren 600 biktima baino gehiago babestuak

Indarkeria matxistaren 600 biktima baino gehiagok lortu dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzea, beren erasotzaileengandik urrun bizitzeko aukera kontutan hartuz, euskal sistemaren legea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eman datuen arabera. Duela urtebete, iazko martxoaren 29an, legea indarrean sartu zen. Araudiak genero indarkeriaren biktimak, laguntzeko legea biktimentzako baldintzak malgutu zituen eta ondorioz, emendatu egin da babestutako emazteenkopurua. Legeak...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Nafarroako abeltzainak mobilizatuak

2.000-3.000 laborari eta abeltzain Iruñean bildu dira, sindikatuetarik bereiz Semilla eta Belarra Nafarroako laborantzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta. Laborantza sektorearentzat errespetua eskatu dute. "Botere ekonomiko handiek laborantza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen, herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute. Josean Etxeberria baserritarrak deklaratu du: ''Ekainaren 1ean muga guziak hesteko asmoa daukagu'' iparraldeko eta...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

LABek 50.000 kideen kopurua gainditu

LAB sindikatuak, jakinarazi du 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldian, mende erdiko historian lehen aldiz 50.000 afiliaturen kopurua gainditu duela. Sindikatuko 400 bat kide eta LABeko idazkari nagusi izandakoak, Rafa Diez eta Ainhoa Etxaide, egon dira ekitaldian, baita egungo koordinatzaile orokorrak diren Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu. Biek azpimarratu dutenez, sindikatua helburu gisa, "tresna moduan" ikusten dute. Sindikatuaren sorrera eta 50 urteotako ibilbidea zuhaitz...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Urtero 5.760 euro indarkeria matxistak umezurtz utzitakoei

Indarkeria matxistaren testuinguruan, gizon batek umezurtz utzitako adingabeei biktima zuzen gisa aitortzeko eta egin kaltea konpontzen laguntzeko diru laguntzak emanen ditu Eusko Jaurlaritzak. Laguntza 25 urtera arte luzatuko da, ikasketak egiten dituztenentzat edota mendekotasuna ala desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izanen da (11.520 euro). Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik laguntzak eskatu ahalko dira. 18 urtez...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Fermin Muguruzak kontzertua Bilbon

40 urte dira Kortatu taldeak lehen kontzertua eman zuenetik, 34 urte Negu Gorriak lehenengoz taularatu zenetik eta 13 urte Fermin Muguruza irundarra agertoki batera azkenekoz igan zenetik. Gaur, bere 61. urtebetetzearekin bat, Muguruzak iragarri du berriz oholtzan agertuko dela musika partekatzera, zentsuraren eta azkenaldian herri gisa jasaten ari garen eskuin muturraren erasoen aurkako festa izanen den gaualdi batean.

...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 18a

Jose Antonio Ardanzaren heriotza

Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia zendu da apirilaren 8an eritasun luze baten ondorioz, 82 urtetan. Elorrion sortua zen, 1941eko ekainaren 10ean.

Ardanza lehendakari hautatua izan zen 1985ean, EAJn gertatu tirabira batzuen ondorioz Karlos Garaikoetxeak dimisioa eman ondoan, 14 urtez egon zen kargu horretan, 1999ra arte.

Bere ibilbide politikoa gaztetatik hasi zuen EAJren jarraitzaile gisa. Lehen ikasketak Derioko Seminarioan egin ondoan, Durangoko Jesuiten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016