Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Maiatzaren lehenarekin, urtero bezala, Aralarko Mankomunitateak abereei larreak irekitzearen ekitaldia ospatu du. Urriaren 31 arte, bertako alhagietan asetzeko modua kasik 19.000 abelburuk ukanen dute, zehazki: 1.060 behik, 1.000 behorrek eta 16.500 ardik.
Larreen irekiera, Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarreko Mendilerroaren kudeatzeko akordioa lortu eta bi egunera izan da. 2019tik blokeatuta...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Eneko Bidegain idazleak lortuko du 111 Akademiaren Saria, "Bichta eder" eleberriarentzat. Bihurgune askotako istorioa da. Pertsonaia eta gai anitz dituen kontakizuna. Thriller politikoa, lur eta eraikuntza espekulazioa, turismoa eta nekazalgoa, euskara eta hizkuntza nagusia, Aljeriako gerla eta negozio zikinak, ETA eta estatuko krimenak, Lapurdi eta antzinako Nafarroa, nagusiak eta menekoak...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Maiatzaren 2an ospatu da Eskola Jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna. "Educo" Gobernuz Kanpoko Erakundeak ohartarazi du, 12 eta 17 urte bitarteko 1.000 neraberi egin inkesta baten arabera, 30 haur dituen gela batean, bederatzik eskola jazarpena edo bestelako indarkeria eskolan jasan dutela. Ez da erraza indarkeria salatzea eta batzuetan hain normalizatuta da, ezen haurrek ez baitute hala ikusten.
...Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Antxua Eguna ospatu da Getarian (Gipuzkoa), bertan antxoaren eta berdelaren arrantzari buruzko datuak eman dira. Agertu emaitzen arabera, euskal portuetan 6.734.991 kilo antxoa deskargatu dira, kiloko 1,51 euroko batez besteko prezioan. Horietatik, 2.619.836 kilo Euskadiko flotak deskargatu ditu, 1,61€ kiloko batez besteko prezioan, 4.229.248,05 euroko fakturazio globalarekin.
Gipuzkoako portuek (Getaria, Pasaia eta Hondarribia) 2.938.439 kilo deskargatu dituzte, 1,55€ kiloko batez...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Ikasle Abertzaleak antolakundeak ikasle guziei dei egin die, mundu osoan hedatzen ari den StudentsForGaza ekimenarekin bat egitera, kanpaldietara batzeko. Maiatzaren 6an hasi dira Ibaetako, Gasteizko, Leioako eta NUPeko kanpusetan.
...Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
"Egiari Zor" fundazioak azaldu duenez, Frantziako armadako aditu talde batek Landetan miaketa lan batzuk egin ditu. Jose Miguel Etxeberria Alvarez "Naparraren" gorpuzkiak egon zitezkeen eremu batean, baina ez dute haren arrastorik aurkitu: "Lanen emaitza, 2017an bezala, negatiboa izan da". Orain, Frantziak lan horien inguruko txostena Espainiako Auzitegi Nazionalari igorriko dio, familia zer erabakiko duen zain da, auzian jarraitzeko beharrezko urratsak egiteko....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016