Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 18a
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten Adarra saria aurten Errobi taldeak eskuratuko du.
Amaia Ispizua musika-sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikariak osatzen dute erabakia hartu duen aholku batzordea.
Batzordeko kideen arabera, "Errobi taldea erabakigarria izan zen rock progresiboa eta psikodelia euskal musikan barneratzeko. 1973tik 1985era arte, Andde Duhalde...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 18a
Apirilaren 6an Sevillan jokatu zen Errege Kopa irabazi ondoan, Bilboko Athleticek handizki ospatu du garaipena joan den ortzegunean, sekula ezagutu duen harrera jendetsuenarekin. Jokalariek Getxotik Bilboko udaletxerainoko ibilbidea gabarran egin dute, itsasadarrean barna.
Goizean goiz, jendea trumilka hurbildua zen Bilbora eta gabarrak zeharkatu behar zituen herri guzietara (Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Erandio, Sestao eta Barakaldo), denak xuri eta gorriz bezti, bistan...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 18a
Heldu den igandean, apirilaren 21ean, eginen dira EAEko hauteskundeak. Horregatik, alderdi politikoek agerraldiak egin dituzte apirilaren 13an, beren proposamenak azalduz eta aurkari dituztenen politikak kritikatuz.
EH Bilduko hautagaia den Pello Otxandianok Gernikan egin ditu adierazpenak, eta "aldaketa baten beharra" ikusten dela azpimarratu du. Zehazki, bi sail kritikatu ditu: alde batetik, garapen eredu falta, eta horrek ekonomia hirugarren sektorera eraman izana. Bertzetik, "behar...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 18a
Gernika-Lumo memoria historikoaren leku izanen da, ofizialki, hemendik aitzina. Espainiako Aldizkari Ofizialak eman du horren berri, apirilaren 13an. Zenbait eztabaida eta gorabehera ezagutu ditu izendapen prozesuak, Espainiako Gobernuak hastapenean juntetxeari soilik eman nahi baitzion aitortza hori. Baina Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gogora Institutuak, EHUk eta bertze eragile batzuk helegiteak pausatu ondoan, gobernuak onartu du herri osoa memoria leku izendatzea.
1937ko apirilaren...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Euskal Autonomia Erkidegoko indar politikoak, apirilaren 21eko hauteskunde kanpainaren bete betean sartuak dira. EAJk, EH Bilduk eta Voxek Gasteizen abiatu dute kanpaina, PSE-EEk, PPk eta Podemosek Bilbon eta Sumarrek Donostian. Kanpaina hasi da ofizialki, baina ohi bezala alderdiek ostegun arratsalde gauera ekitaldiak aurreratu dituzte. Bi faboritoek, EAJk Imanol Pradalesekin eta EH Bilduk Pello Otxandianorekin, Gasteizen ekitaldiak abiatu dituzte, gaueko bederatzietan lehenengoak eta...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Aztiker-ek egin azterketak ohartarazten du boto gogoak bi hautetsi nagusien artean metatzen ari direla, hots polarizazioa haziz. Zenbaiten arabera EH Bilduk hauteskundeak irabaziko lituzke botoen %34ri esker eta 28-30 aulki erdiets lezazke. Azterketa beraren arabera, PNVko jeltzaleek botoen %33,4 erdietsi lezakete 26-28 aulki berenganatuz. Beste hautagaiak urrun geldi lirateke, sozialistak adibidez botoen %11 eta 11-12 aulkirekin, baina bi alderdi nagusiek ez lukete ez batak ez besteak 38...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016