Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
EH Bilduk bere II. Konferentzia Munizipalista egin du maiatzaren 11n Durangon. Biltzarrean parte hartu duten ehunka udal ordezkarik heldu diren urteetako lan ildoak finkatu eta gogoetatu dituzte. Karia horretara, estatus nazionalari buruzko eztabaidan udalek duten garrantzia azpimarratu du Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak.
EH Bilduk irabazi duen indarra nabarmendu nahi ukan du Otegik, bereziki udalgintzan ageri dena. Koordinatzaile nagusiaren arabera, kapital politiko...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Ez da diruaren munduan denen egoera berdina. BBVAk aurtengo lehen hiru hilabeteetan, 2.200 milioi euroko irabazi garbiak eskuratu ditu, jazko epe berean baino %19,1 gehiago. Etekinen gorakada nabarmena izan da, nahiz eta lehen hiruhilekoan bankuak banketxeei ezarritako zerga bereziaren zenbatekoa ordaindu duen, 285 milioi euro hain zuzen. Banketxeak lortu diru-sarrera gordina 8,218 milioi eurora heldu da, gorakada %18,1ekoa izan da. Alor berean, Espainiako banku handiek etekin lotsagarriak...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Iberdrola konpainia elektrikoak urteko lehen hiruhilekoan, 2.760 milioi euro irabazi ditu. Hazkunde horren iturri eragin zuzena ukan du Mexikon saldu aktiboen gainbalioak (1.165 milioi euro), bai eta Erresuma Batuko tarifa-defizitaren berreskuratzeak (238 milioi euro). Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorri agirian, konpainiak datuak azaldu ditu. Zehaztu duenez, Mexikoko eta Erresuma Batuko operazioak ekuaziotik kenduz gero, irabaziak %28an gelditu lirateke.
Orotara, taldeak...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
Joan den astean iragarri bezala Gasteizeko Mercedes Benz lantegiak produkzioa gelditu du, ekoizpena merkatuaren beharretara egokitzeko. Ekoizpen kate osoa gelditu da. Multinazionalak Arabako hiriburuan duen plantan, 5.000 langile inguruk lan egiten dute, geldialdiak guziei eragin du. Zuzendaritzak azaldu duenez, Europa osoan eskaria jautsi da eta merkatuari egokitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da.
Horrez gain, enpresak iragarri zuen maiatzeko ostiraletan furgonetarik ez duela...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
"Euskadiko Filmategiak" Tasio filma zaharberritu du, Boloniako Cinetecaren baitako "L'immagine Ritrovata" laborategietan. Filma Canneseko eta Donostiako zinema jaialdietan ikusten ahalko da. Filmak Tasioren bizitza irudikatzen du. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) den herri ttipi bateko mutikoa zen, zortzi urterekin hasi zen mendiko lanetan eta 14 urte betetzerako ikazkina...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a
900 pertsona galdekatu eta, Lakuak egin inkesta soila izanik ere, argi erakusten du gazteriak EH Bildurentzat bozkatu duela, aldiz adinetakoek PNV-EAJren alde. Inkestak argitaratu tendentziek erakusterat ematen dute 18 eta 29 urte arteko gazteen %53ak EH Bilduren alde egin duela. Bestalde inkesten arabera, 30-39 urteko pertsonen %46ek EH Bilduren alde egin dute. Adinean joan ahala bozkak aldatzen dira, 40-49 eta 50-59 urte aldea gutitzen da: EH Bildu %32,9 eta EAJ...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016