Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Duela bi aste kronika honetan aipatu bezala, maiatzaren 23an eman dira jakitera HerbehereetakoToxicowatch ikerketa zentroak Zubietako erraustegiari buruz atera dituen ondorioak. Erraustegia martxan jarri aitzin hasi zen Toxicowatch inguru hartako toxikotasuna neurtzen. Geroztik, urte guziez ari izan dira laginak hartzen arroltzeetan, zuhaitz mota desberdinetan, sedimentuetan, uretan eta amen esnean, eta ohartu dira erraustegia lanean hasi zenetik toxikotasun heina azkarki emendatu dela....
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Aste berean Gipuzkoan bi parke eoliko egiteko baimen galdeak aurkeztuak izan dira. Enigma Green Power enpresak Hernanin horrelako muntadura kokatzeko baimena galdetu dio Eusko Jaurlaritzari: bortz haize errota lituzke, 33 megawatteko indarrarekin. Jaurlaritzak ukan duen bigarren galdea Arena Solar taldeak egin du, Eibarren bertze parke bat eraikitzeko: horrek sei haize errota lituzke, 39,6 megawattekoak.
EAEko Agintaritzaren Aldizkariak eman du bi egitasmoen berri, maiatzaren 9an...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Hegoaldean ere Iparraldean bezala etxebizitza turistikoen kopurua emendatuz doa. Hego Euskal Herrian 5.844 etxebizitza turistiko daude, udan bereziki egiten diren alokairu laburrei dagozkienak. Gehienak Bizkaian dira (2.307), Gipuzkoan (2.000), Nafarroan (1.340) eta Araban (197). Udako etxebizitzak beti egon dira, batez ere kostaldean, baina orain merkatua zabaldu da. Etxebizitza horietako anitz, lehen oharkabe pasatzen zirenak, orain etxebizitza...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskadiko portuetan 7 milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte. Estatuak ezarri antxoaren kuota arrantzaldi honetan, 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo arrain harrapatu dira, Estatuko kuotaren %36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da. Arantxa Tapia Jaurlaritzako sailburuak aurreratu du, euskal arrantza sektorearentzat bilakaera positiboa espero duela. Iaz, garai berean 3,2 milioi kilo...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
"Udalerri Euskaldunen Eguna" ekainaren 18an iraganen da, Lesakan (Nafarroa), aurtengo leloa "Zubiak zeharka" leloa da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Lesakako Udaleko eta tokiko euskalgintzako ordezkariak dira antolatzaileak. Besta giroko ekitaldiak ez ezik, udalerri euskaldunen garapenerako erabaki garrantzitsuak ere izanen dira. Lakuntza, Bakaiku, Ituren (Nafarroa) eta Zegamako...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), azken bost urte hauetan (2019-2023), 257 ikerketa-talderen lanari esker 252 milioi euro baino gehiago lortu ditu. "2019-2022 Ikerketa Planaren" emaitzak aurkeztu ditu. Lortutako diru-sarreren emendatzea azpimarratu da: 2019an 39,66 milioi, 2022an 57,63 milioi eta 2023an 69,02 milioi. Emaitza horiek bost ikerketa eremu nagusietatik datoz: zientzia esperimentalak, ingeniaritza eta arkitektura, osasun-zientziak, gizarte eta lege-zientziak, artea eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016