Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Kataluniako Balfego enpresak, Getariako kostatik 6,6 kilometrotara atungorria gizentzeko bi kaiola handi jarri nahi ditu, Azti ikerketa zentroarekin elkarlanean. Egitasmoak apirilean Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratu zuen, orain Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikoaren Ministerioan da. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia du, kofradiek bultzatu dute, baina zalantza batzuk sortu ditu. Uda honetan hastekoak ziren, baina litekeena da datorren urtera arte gibelatzea. Azpiegitura...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiak bere kargua utziko duela jakinarazi du. 27 urte iragan ditu postu horretan, 30 urte baino gehiago beteko ditu, orotara proiektuaren buruzagitzako partaide gisa.
Erabakiaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan, Vidartek adierazi du proiektuak ukan dituen "babes, errespetu eta konfiantzarekin esker onez" utziko duela zuzendaritza. Halaber, kontent agertu da "lantalde oso baten talde lanak ahalbidetu baitu duela...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura saioa ekainaren 20an eginen dela jakinarazi dute maiatzaren 21eko Eusko Legebiltzarreko Mahaiko bilkuran. Lehendakari berriak ekainaren 22an eginen du karguaren zina, Gernikako Batzar Etxean.
Itxura guzien arabera, EAJren lehendakarigai Imanol Pradalesek eskuratuko du gehiengoa lehendakari bilakatzeko. Apirileko bozen ondotik hasi ziren negoziatzen EAJ eta PSE-EE, elkarren arteko akordioa lortzeko helburuz. Bien artean 75...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa elkarteek manifestaldi nazionalak deitu dituzte ekainaren 8ko, Bilbon eta Iruñean, "Genozidioa Stop" lelopean. Europako Parlamentuko bozen bezpera hautatu dute mobilizatzeko, preseski, Europar Batasunari galdegiteko Palestinako genozidioaren kontrako jarrera fermuki ager dezan.
Bi manifestaldiak arratsaldean abiatuko dira (17:30). Bilbokoak udaletxetik Guggenheimerako bidean eginen du, eta Iruñekoa Golem zinematik Antoniuttiraino joanen da....
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Maiatzeko lehen egunetan, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Lurralde Politikako Ministerioa ados jarri ziren Foru Hobekuntza arautzen duen legea erreformatzeko, trafiko eskumena "Nafarroako eskubide historiko" gisa finkatuz. Joan den astean, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak argi berdea eman dio orduko akordioari. Foru Hobekuntzaren erreformaren aldeko 45 boz izan dira (PSN, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa, EH Bildu eta UPN). PP eta Vox alderdiek, aldiz, kontra bozkatu dute (5 boz)....
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 30a
Urdaibaiko biosferan bertze Guggenheim museo baten eraikitzeko proiektua auzitegietara eraman du Greenpeace erakundeak, jadanik "Guggenheim Urdaibai Stop" eta "Zain Dezagun Urdaibai" plataformek egin zuten bezala.
Erakunde ekologistak oroitarazi du Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eraiki nahi dituzten bi egoitzak inta edo paduretarik 20 metrora izanen liratekeela, balio ekologiko handiagatik babestua den gune batean. Gisa horretan, gaur egun 100 metrokoa den itsasbazterraren babes...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016