Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Eusko Jaurlaritzaren izendapena erdietsi eta, bertsolaritzak Euskal Herri osoan du aitortua kultura ondare immaterial kategoria dagoeneko. Nafarroan 2018an eman zuten pausoa, Ipar Euskal Herrian 2022an.
Bertsolaritza ofizialki ondare immaterialeko kultura ontasuna da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak berriki onartu baitu izendapen hori jasotzen duen dekretua, Gobernu Kontseiluan...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Sei ikastetxetako 300 bat ikaslek, bi egunez, ekainaren 12 eta 13an, Iruñetik Urepelera egin dute mendi ibilaldia, 1938ko maiatzaren 22an, Ezkaban frankisten eskutan ziren presoen ihesaldi eta sarraskiaren omenez. Lehen egunean ibilaldia Olaberaino egin dute, han ikusi ahal ukan dituzte 26 presoen hezurdurak. Fermin Ezkietak kontatu die zer gertatu zen eta iheslarien historiaren nondik norakoak. Omenaldietan parte hartu dute ihesaldiaren biktimen familietako ordezkariekin batera....
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
"Herri gisa lorpen batzuk eskuratzeko unea da", horri erantzun nahi dio Herri Libre Bat kanpainak. Horretarako, Gure Esku plataformak aparteko deialdia egin nahi die euskal herritar guziei: "Denek batera eta gure indar guziekin bultzatzeko garaia etorri da". Modu horretan aurkeztu du Gure Esku plataformak abian jarriko duen hurrengo dinamika: Bagara bideo-maratoia. Herriz herri eta herritarrek grabatu bideoen bidez, asmoa da Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzea....
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Karantza aldean, Polvin izeneko kobazuloan aurkitu dira emazte baten aztarnak. UPV-EHU euskal unibertsitateko adituek Andere izenarekin bataiatu dute. Lehen azterketen arabera 150.000 urte inguru balituzke. Adituek azaldu dutenez, aurkitu gorpuzkiak morfologiagatik neandertalen itxura du. Gómez-Olivenza arkeologoaren arabera, Euskadin aurkitu andere neandertal zaharrena da. Emazteak bata beste metro bat t'erdi neurtzen duela estimatzen...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek gidatu ikerlari talde batek Larunben (Nafarroa) I. mendeko aldarea aurkitu dute, Erromatar garaikoa. Larrahe jainko baskoiari eskaini aldarea da, Valeria Vitella delako batek sinatua eta latinez idatzi testua duena. Euskal Herriko, Bartzelonako, Burgosko eta Paueko Unibertsitateekin elkarlanean egin aurkikuntzak, Aranzadi zentroaren arabera garrantzi aparta du.
Arriaundi mendian (942 m) dagoen Doneztebeko XI. mendeko monasterioaren arrastoen...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak maiatzeko langabeziari buruzko datuak ezagutzera eman dituzte. Bigarren hilabetea da segidan lanik gabe daudenen kopurua apaltzen dela Euskal Autonomia Erkidegoan, hirugarrena berriz Nafarroan. EAEn %2,86z apaldu da langabezia eta %1,53z Nafarroan.
Lanbide EAEko enplegu zerbitzu publikoan 106.422 pertsona zeuden lanik gabe maiatzean, apirilean baino 3.131 gutiago. Nafarroan 29.779 langabe kontatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016