Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a

EuskarAbentura

EuskarAbentura du izena, zazpi euskal eskualdetako, zein diasporako, 127 gazte euskaldunek uztailaren 1etik 31ra bitartean burutuko duten espedizioak. 16 eta 17 urteko parte hartzaileak, lan-talde baten laguntzarekin, Euskal Herriko Done Jakue bideak oinez egiten ari dira, 27 herri desberdinetan gaua pasatuz. 2024ko edizioaren berrikuntzetako bat, diasporako...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a

Burgosko artzapezpikuak Beloradoko hamar serora klaratar eskumikatu

Hala erantzun dio Mario Iceta artzapezpikuak Belorado (Burgos) eta Urduñako (Bizkaia) klaratarren komunitateko hamar serorek ostiralean bidalitako mezuari. Burgosko artzapezpikutzari eliza katolikoa "aho batez eta atzera bueltarik gabe" uzteko asmoa berretsi zioten. Komunikabideei bidalitako ohar batean, Burgosko Artzapezpikutzak azaldu du Iceta artzapezpikuak, Belorado, Urduña eta Derioko Monasterioetako Komisario Pontifizea eta legezko ordezkariak, zisma egin duten hamar ahizpetako...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a

Atzerritar hizkuntzak: Ingelesa nagusi

Hego Euskal Herrian, herritarren erdiak baino gutiagok ukan dezake elkarrizketa bat ingelesez: %42k Euskal Autonomia Erkidegoan eta %39k Nafarroan. Kopurua Espainiako estatuko batez bestekoaren oso antzekoa da (%38).

Espainiako Autonomia Erkidegoari behatu eta, argi agertzen da turismoak, hizkuntza hori jakitea eskatzen den sektoreak, ezagutza handitzea eragiten duela. Erkidego turistikoenak, Balearrak eta Katalunia, lehen agertzen dira, Madrilen ondotik (nazioarteko ekitaldien egoitza...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Koldobika Jauregiren heriotza

Koldobika Jauregi Alkizako euskal eskultorea zendu da, 64 urtetan, bihotzeko bulta txar baten ondorioz. Zizelkari izateaz gain, artearen bertze sail batzuetan ere ari izana zen, hala nola margogintzan, ekoizpenen diseinuan eta bideo-sormenetan. Zura eta harria lantzen zituen bereziki eta materialaren izaerarekin jokatzen zuen.

70eko hamarkadan hasi zen lanean eta mota guzietako materialak, ideiak eta teknikak erabili zituen. Hogeita hamar bat erakusketa egin eta hamar bat beka eta sari...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Tortura kasu gehiago aitortuak

Nafarroako Gobernuak bertze bost tortura kasu aitortu ditu, 16/2019 Foru Legeari jarraikiz. Zehazki, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragin zituzten motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortu eta erreparatzeko prozedura arautzen du lege horrek.

Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak adierazi duenaren arabera, hauek dira aitortza ukan duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez.

Berri hau jakin ondoan, Nafarroan...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Eusko Jaurlaritza berria osatzeko hitzarmena

Ekainaren 19an izenpetu dute Eusko Jaurlaritza berria osatzeko programa-hitzarmena Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak.

Programa-hitzarmen honek bortz ardatz eta hogeita hamabi lan-lerro ukanen ditu, "Euskadi globala" eraikitzeko xedearekin.

Lan-lerro eta lehentasunen artean ageri dira Osakidetza, trantsizio energetikoa eta ingurumena, kalitatezko enplegu duina, eta gazteriaren eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016