Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Eusko Jaurlaritzako sailburu berriek lehen gobernu bilkura egin dute uztailaren 2an Imanol Pradales lehendakariaren gidaritzapean. Bilkuraren ondotik, Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramailea prentsaren aitzinean mintzatu da biltzarrean aipatu eta erabaki direnen berri emateko.
Hasteko, Ubarretxenak jakinarazi du lehendakaria alderdi politiko eta gizarte eragileekin biltzen hasiko dela egun hauetan. Haatik, bilkura multzo horretarik kanpo geldituko da Vox alderdia, ez dituelako...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Solaria enpresak, Arabako Erriberabeitian, Zigoitian, Gasteizen eta Iruña Okan eguzki parkeak eraikitzea xede duten Zierbena Solar 2, 3 eta 4 proiektuak aurkeztu berri ditu. Baina Lurra sareak salatu du egitasmo honek gisa orotako irregulartasunak dituela, beraz ez dela onargarria. Alberto Frias Lurra elkarteko lehendakariak azalpenak eman ditu. Irregulartasun nabarmenena potentziari buruzkoa da. Proiektuak, osoki hartuz, 50MWeko muga gaindituko luke, eta beraz Espainiako Gobernuaren gain...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Memoria, elkarbizitza eta Giza Eskubideak oinarri dituen Gogora institutuak zuzendari berria du, Alberto Alonso sozialistak hartuko baitu Aintzane Ezenarroren lekukoa.
Eusko Jaurlaritzan koalizio gobernua osatzeko akordioa finkatzean, EAJ eta PSEk sozialisten esku utzi zituzten memoria gaiak. PSE-EEko iturrien arabera, zuzendari berriak ETAren eta gainerako indarkerien historian eta izan dituzten ondorioetan ezarriko du arreta, Gogora eta jendartearen arteko loturak sendotzea izanen du...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Pasaiako Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Zero Zabor Uretan kanpaina abiatu du, "hondakinen onena, sortzen ez dena" lelopean. 2024ko edizio hau seigarrena izanen da, eta "itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldia" izan nahi luke.
Kanpaina uztailaren 4an aurkeztu dute Bilboko Itsasmuseumen, itsasontzian berean. Aurkezpenean izan dira Izaskun Suberbiola Zero Zabor Uretan-eko arduraduna eta egitasmoa sustengatzen duten erakundeetako ordezkariak. Hauen artean ziren, bertzeak bertze, Aitor...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Imanol Pradales EAEko lehendakariak uztailaren 5ean bilkura egin du Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin, Ajuria Enean. Karia horretara, legegintzaldi honetan etxebizitza bat eskuratzeko urratsak lasterrago egin ahal izatea ahalbidetuko duten neurriak hartzera engaiatzen dela jakinarazi du. Engaiamendu hau "Euskadiren ongizateari begira" EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu-programako ardatz estrategikoetako bat dela azpimarratu du.
Osakidetza ere aipagai izan dute bilkuran. Pradalesen...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 11a
Ekainaren 13ko Herrian aipatu genuen Patxi Ezkiaga idazleak egin sexu erasoak salatu zituela Marisol Zamora izeneko emazte batek, eta hori ikusirik, Legorretako Udalak erabaki zuela ordu arte "seme kuttun" izaera zuen gizonaren omenez ezarria izan zen eskultura kentzea.
Joan den astean, hitzak ekintza bilakatu dira: seme kuttun izendapena jadanik baliogabetua izan zen berria jakin bezain laster, kultur etxeari Ezkiagaren izena ezeztatu zioten, eta azkenik, eskultura kendu dute...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016