Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a
Azpiegitura hidrauliko erromatar handi bat eta 3.000 metro karratuko eraikina Arkaian (Araban) aurkitu dituzte. Aurkikuntza arkeologiko gehiago egin dituzte Arkaian, ederki kontserbatu eremu termalean. Konkretuki igerileku itxura duen guneak, zortzi metro zabal, 20 metro luze eta bi metro et'erdi neurrikoa da. Hasiera batean, arkeologoek pentsatu zuten hiria urez hornitzeko zela, baina orain uste dute zuloa San Tomas ibaiarekin lotzen zela. Ikerlarien arabera ibai hori bideratzeko eta...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a
Hegoaldeko 43 kirolarik Pariseko olinpiadetan parte hartzen dute. Espainiar estatuaren parte hartzaileen kopuru aldetik, Bartzelonakoaren ondotik (44), bigarrena da. Parte hartzeaz gain, bistan dena medailak irabazteko asmoa eta ilusioarekin Parisera joan dira. Zenbaitek balukete medaila irabazteko aukera, horietan Maialen Chourraut piraguista edo Jon Rahm golf jokalaria. Baina beste zenbaitek ere aukera ukanen dute medailaz jantzirik Parisetik...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a
Laranja, meloi eta udare gutiago jaten dira, aldiz banana eta ahuakate gehiago. Fruituak hamar urtez %65ez garestitu dira. Sektoreak kontsumo apaltzearen arrazoietako bat prezioen emendatzea dela uste du. Fruitua gero eta gutiago jaten da, Hego Euskal Herrian 2014 eta 2023 artean fruituaren kontsumoa 325 milioi kilotik 261 milioi kilora jaitsi da, %19,7ko beherakada. Duela hamar urte, herritar bakoitzak urtean batez beste, 116,2 kilo jaten zituen, iaz 90,5 kilo....
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
EAEko bozetan indar bozkatuena izanik, EAJk Euskadiren estatutu berria izanen dena negoziatzeko ardura bere gain hartuko duela jakinarazi du Andoni Ortuzar EAJren EBBko lehendakariak. Horretarako, bilkura "diskretu" andana bat abiatuko dute irailean, akordioa finkatzen hasteko.
Ortuzar eta Joseba Diez Antxustegi EAJk legebiltzarrean duen bozeramailea Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu dira Ajuria Enean. Biltzarraren ondotik egin duten agerraldian egin du...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Iruña-Veleian (Araba) zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Arkikus enpresako Javier eta Iker Ordoño anaiek eta egin dituzten ikerketei buruzko xehetasunak eman dituzte Gasteizko Probintziako Jauregian. Aurkikuntza "oso esanguratsua" dela baieztatu ondoan, zehaztu dute zirkua ez dela gune hartan aurkitu duten egitura bakarra: etxebizitzen, plazen eta karriken aztarnak ere ba omen daude.
Iruña-Veleiako aztarnategiaren 251 hektarearen gainazala ikuskatu dute, eta zehazki,...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Orain arte Mondragon taldearen lehendakari izan den Iñigo Uzin erretretara joan denez, Pello Rodriguez-ek hartu du haren lekukoa. Korporazioaren kongresua iragan da uztailaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian, eta karia horretara eman dute berria.
Halaber, kongresuko 650 konpromisarioek, hots, taldea osatzen duten kooperatiba guzietako ordezkariek, 2025etik 2028rako plana onartu dute, ondoko lau urteetako bide orria izanen dena.
Rodriguez-ek azaldu du taldeko enpresak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016