Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Azken datuen arabera, familiako etxea uzten duten batez besteko gazteen adina 30 urtekoa da. Nafarroa emantzipazioa igaiten ez den erkidegoen artean da. Emantzipazioaren Behatokiaren arabera, 2023an lan egiten duten gazteen %70a baino gehiagok gurasoekin bizitzen segitzen du. Gazteen %83a ez da emantzipatzen eta lanean ari diren gazteen %29,6a bakarrik familiaren etxetik kanpo bizi da. Gainera, txosten berriak erakusten duenez, 30 urte arte ez dute familia-etxea uzten, Europako beste...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Iazko datuekin konparatu eta, Euskal Autonomia Erkidegoan ekainean etxebizitzen salerosketa %9,6z beheititu da, Estatistika Institutu Nazionalak zabaldu datuen arabera. Maiatzeko datuekin konparatuz, behera egin du etxebizitzen salerosketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %7,1ez jaitsi da hilabeteko tasa. Antzinatasunari dagokionez, 306 etxebizitza berriak dira eta 1.376 bigarren eskukoak. Orotara, joan den hilabetean etxebizitzen gaineko 3.044 operazio...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Nafarroako biztanleen %12,1 (88.000 pertsona) pobrezia larria pairatzeko arriskuan da. Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioko adituek egin "Ingurune Sozio Ekonomikoa" ikerketak dioenaz, egoera kezkagarria da. Dokumentua aurkeztu dute, Foru Erkidegoan 2022an pobrezia arriskuaren tasa %21,8koa zen, 144.000 pertsona baino gehiago. Sexuaren arabera, emazteak dira pobrezia gehien pairatzen dutenak, gizonen aldean ehuneko 2,6 puntuko diferentziarekin. Horren arrazoi nagusia pentsiodunen...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Baztanen 1936ko gerla zibilaren ondotik eraiki bunkerrak arraberritzeko lanetan 25 gazte arizan dira. Ana Ollo Nafarroako gobernuaren sailburuak azpimarratu du lan horien premia gazteek gogoan ukan dezaten bunker horien historia. Frankismoak nola eraiki zituen, gerlako errepublikano presoak baldintza deitoragarrietan baliatuz, gosea ala errepresio bortitza jasanez. Francoren beldurra zen, nazien kontrako gerla irabazi eta, aliatuek Francoren erregimenari...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Apiril eta uztail artean, Nafarroako jendetza 764 pertsonaz emendatu da. Gaur egun 680.296 herritarrek osatzen dute Nafarroako jendetza. 680.296 horietarik 549.209 pertsona Nafarroan sortuak dira, aldiz 131.087 kanpotik jinak dira. Urte bete barne kanpotik etorriak 3.203 gehiago dira, 1.261 lekukoak baino. Gehienik emendatu direnak adin ederreko eta 15-34 arteko pertsonak dira. Aldiz haur gazteen kopurua 0-4 urte, %1,21ez ttipitu da.
...Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Nafarroako Gobernuak, agorrilaren 19tik urriaren 31ra bitartean N-121-A errepideko Belateko eta Almandozeko tunelak hetsi ditu, Belateko tunela bikoizteko lanak abiatu direlako. Lanek irauten duten bitartean trafikoa NA-1210 errepidetik bideratuko dela iragarri dute Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Pedro Andres Lopez Obra Publikoetako zuzendariak. Halaber, ibilgailu pisuak A-15 eta AP-15 errepideetatik joatea gomendatu dute.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016