Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Gaza: gerlak zauritu haurrak Euskal Herrian artatuak

Accem gobernuz kanpoko erakundeak baieztatu duenez, osasun arazo larriak dituzten Gazako pertsona batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan harrera-etxeetan aterpetuak dira. Bederatzi adin ttipiko haur ospitaletan artatzen dituzte, gainera emazte bat ere aurkitzen da, laguntza behar zuen beste adingabe palestinarra Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eramana izan da. 2 eta 14 urte bitarteko adin ttipikoak dira, zauri larriak...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Ertzaintzaren ahalmena aireportu eta portuetara hedatuko

Bingen Zupiria Autonomia Erkidegoko Segurtasuneko sailburuak eta Fernando Grande-Marlaska espainiar barne ministroak, ertzaintzaren polizia lanak aireportu eta portuetako zerbitzu eremura hedatzeko ahalmena adostu dute. Zupiriak adierazi duenez, berehalako neurria baldin bada ere, guzia koordinatzeko denbora beharko du. Marlaska ministroak argitu du neurri horrek ez diela eragiten Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren funtzio "esklusiboei". Bileratik landa eman prentsaurrekoan, Zupiriak...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Autonomia Erkidegoko eta Espainiakoa gobernuko arduradunen bilkura

Imanol Pradales erkidegoko lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidentea Ajuriarenean bildu dira. Pradales-ek Eusko Jaurlaritzaren gidaritza hartu zuenetik, bi agintariak elkartuko diren lehenaldia izan da. Lehendakaritza hartu zuenean, lehen adierazpenetan Pradales-ek segurtatu zuen bere lehentasunetako bat uztailean Espainiako gobernuko presidentearekin biltzea izanen zela, Gernikako Estatutua betetzeko lanetan hasteko. Espainiar estatuarekin adostu estatutu-itun berria...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Langile publikoen soldata emendatua

Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat %2ko soldata emendatzea onartu du, urtarrilaren 1etik gaur egun arteko gibel-ondoriodunarekin, 89 milioi euro kostako da. Emendatze hori funtzionarioen uztaileko ordain-sarian aplikatu da. Administrazio Orokorreko, Segurtasuneko, Hezkuntzako, Justiziako eta Osakidetzako langileentzat da aplikatua izanen, baita erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko, erakunde eta sektore publikoetako langileentzat. EAEko Aurrekontu Orokorrean adostu neurria...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Erkidegoan ala Nafarroan turismoa masifikatzen?

EITBk azken hilabeteetako turismoaren datuak bildu ditu. Agertzen diren zenbakien arabera, turismoa Hego Euskal Herrian anitzez emendatu da. Halere ez du espainol estatuak errezibitzen dituen turisten %5a lortzen. Urteko lehen hilabeteetan, 3 milioi turista baino gehiago Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ibili dira. Datuek argi erakusten dutenez, kopurua emendatuz doa, turista kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoan %19a gainditu du. Iazko garai berarekin konparatuz, Nafarroan...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 01a

Jaurlaritzak alokairuko 7.000 etxebizitza publiko berri

Denis Itxaso Jaurlaritzako sailburuak zehaztu duenez 3.500 bat etxebizitza gazteei zuzenduak izanen dira. Gaur egun, erkidegoak 2.742 etxebizitza ditu eta leku gehiago izateko Herriko Etxeei inplikazio handiagoa eskatu du. Denis Itxaso erkidegoko sailburuaren ustez, tentsioan den merkatuari aurre egin behar da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, herritarren eskura datozen 4 urteetan, alokairuko 7.000 etxebizitza publiko berri obratuko ditu (erdia gazteentzat).

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016