Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a
Iragan otsailean sartu zen indarrean Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako laguntza, eta jadanik 6.500 lagun baino gehiagok egin dute honen erdiesteko urratsa.
Apartamendu bat alokatzeko edo egoitza bat erosteko mailegua hartzeko gastua frogatzen duten gazteek gehienez 2 urtez hilabetean 300 euro eskuratuko dituzte.
Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariaren arabera, "oso positiboa" izan da orain arteko erantzuna, eta agerian uzten du dispositibo honek...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a
EAJk Zarautzen egin du ikasturte politikoa abiatzeko ekitaldia, agorrilaren 30ean. Karia horretara, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak alderdia biziberritze eta eguneratze prozesuan parte hartzeko deia egin die militanteei.
Alabaina, irailaren 29an hasiko da alderdi jeltzalea "suspertzeko" sei hilabeteko epea, IX. Batzar Nagusian zuzendaritza berria izendatu arte iraunen duena. Batzar hori 2025eko martxoaren bukaeran edo apirilaren hastapenean izanen da, EAJren...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu LUR 1 euskal satelitea Amerikar Estatu Batuetako Indar Ezpaziak Kalifornian duen basea baliatuz kohetea igorri dute. Jaurti eta epe laburrera, kohetea eta satelitea bereizi dira eta orain lurretik 515 kilometro inguruko goratasunarekin orbitatu da. Baina satelitearekiko lehen lotura saioak porrot egin badu, beste entseguak eginik izan dira eta satelitearekin lehenbiziko lotura egin ahal ukan dute.
...Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Baionako Ingurumen Auzitegiak arrazoia eman dio ingurumenaren aldeko hiru mugimenduek Gatika/Bordele itsaspeko argindar kablearen egitasmoa gelditzeko egin eskaerari. Auzitegiak erabaki du Gatika eta Bordele arteko tentsio handiko linearen lanak gelditu egin behar direla.
Oihanetan egiten ari ziren obrek itsasoko faunari eragiten dietela salatu zuten elkarte ekologistek, epaileak arrazoi eman die. Auzitegiak frogatutzat jo du ur azpiko lan horietan...
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Donostian hainbat eragilek jarrera arrazistak emendatzen ari direla salatu dute, bazterketa egoeran daudenen kontrako bortizkeria inoiz baino gordinagoa eta sistematikoagoa dela azpimarratuz. Donostiako 35 eragilek salaketa samina egin dute. Herriko Etxearen aitzinean dozenaka herritar bildu dira, kezkatuta daudelako azken denbora hauetan hirian izaten ari diren "jarrera arrazista, klasista eta faxistekin". Jarrera horietako batzuk zein diren azaldu dituzte....
Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a
Hegaluzea ohiko moldean arrantzatzen ari dira, Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkariak azaldu duenez. Gehienbat Galizia eta Asturias inguruan ari dira eta hegaluzea Euskal Herriko merkatuan saltzeko kamioietan ekartzen dute. Gipuzkoan hurbil dituzte 4 milioi tona deskargak, kontuan hartuta kanpaina urrian bururatuko dela. Miren Garmendiaren hitzetan iazko urteko kopuruetara helduko direla adierazi du. Prezioari dagokionez, 3 euro et'erdi da batez besteko prezioa. Nahiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016