Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a
Iruñeko Herriko Etxeko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek ekimen ofiziala abian jartzea adostu dute, hiriko Alde Zaharrean apartamentu turistikoen lizentzia gehiago ez emateko.
2030eko Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik, talde horiek elkarrekin egin ohar batean azaldu dutenez, "Prebentziozko hirigintza-aldaketa" gisa definitu akordioak auzoaren bizitegi eredua babestu nahi du, horren ehun komertziala defendatu eta turismo eredu jasangarria bultzatu.
Gaur egun...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Irailak beti berekin ekartzen du Donostiako Zinemaldia. Aurtengoa 72. edizioa izanen da eta hilabetearen 20tik 28 arte iraunen du. Zuzen den bezala, euskal filmek presentzia ukanen dute, 20 ekoizpenekin. Horietarik erdiak Irizar sarirako aurkeztuko dira. Kasik sail guzietan izanen da haietako bat, eta Zinemira sailean zortzi estreinaldi izan dira.
Nazioartean ospea izan zuten artistak, langile klasearen gorabeherak eta emazteen eskubideen aldeko borroka ukanen dituzte ardatz, bertzeak...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Agorrilean langabezia %3,05ez emendatu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 3.298 langabe gehiago kontatu ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, eta orotara 111.363 lagun daude lanik gabe.
Nafarroan, aldiz, ez da aldaketa handirik hauteman. Emendatzea %0,22koa izan da, hots, 66 pertsona gehiago.
Lanbidek eman dituen datuen arabera, azken urteetako agorrilik txarrena izan da aurtengoa lanari dagokionez, EAEn. 2010etik ez da hainbeste langabetu izan hilabete horretan.
...Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Joan den igandean (09/08), herriko besten karietara, Hondarribiko alardea iragan da, eta lehen aldiz parte hartu ahal ukan du Jaizkibel konpainia parekideak Udalaren baimenarekin. Honela dio zenbait egun lehenago auzapezak hartua zuen ebazpenak: "Alkatetza honek, bere eskumenen barruan, gizarte aldaketa egokiak erraztuko ditu, alardea bereizi gabeko rolen bidez ospatzeko bidean aurrera egiteko".
Kasik hiru hamarkadaz ari izan da Jaizkibel konpainia alarde parekidearen alde borrokatzen,...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Imanol Pradales EAEko lehendakariak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak lehen bilkura ofiziala egin dute irailaren 4an, Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusian. Aipagai nagusiak finantzaketa eredua eta Abiadura Handiko Trenaren lanak izan dituzte. Halaber, bi erkidegoek 2021ean izenpetu lankidetza protokoloa ere berrikusi dute.
Lehenik, Chivitek hartu du hitza. Finantzaketari buruz erran du baiEAEko eta bai Nafarroako sistemak Espainiar Estatuko bertze erkidegoekin solidarioak...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak bilkurak egin ditu nagusiekin eta sindikatuekin. Lehenik LAB, CCOO eta UGT errezibitu zituen, eta azkenik Confebaskekin eta ELA sindikatuarekin bildu da.
Nagusien arabera, Tamara Yague Confebaskeko presidentearekin izan den bilkura giro adeitsuan iragan da.
ELAk, bere aldetik, lan-osasuna lehentasun gisa ezartzeko galdegin dio sailburuari. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak parte hartu du bilkuran, eta Torresi erran dio beharrezkoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016