Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a

Eskola sartzea

Udako oporrei agur erranik, joan den ortziralean itzuli dira EAEko haurrak eskolara. 358.463 ikasle dira ikasgelak bete dituztenak, ama-eskolatik lizeoko azken urteraino, sare publikoan eta itunpekoan.

2024-2025 ikasturtean ama-eskolan eta lehen mailan izen emateak %3z apaldu dira. Kolegio eta lizeoetan (batxilergoan), aldiz, zenbakiak joan den urtekoen hein berean gelditu dira. Haatik, lanbide heziketak emendatze argia ezagutu du. Aitzineko ikasturtean baino %6,18 gehiagok egin dute...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a

Apartamendu turistikoak aski!

Iruñeko Alde Zaharrean apartamendu turistikoak mugatzeko neurriak indarrean ezarriko dituen lege egitasmo bat adostu dute Udaleko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek.

"Prebentziozko hirigintza-aldaketa" gisa definitzen den hitzarmen honek auzoaren bizitegi eredua zaindu nahi du, hor dauden komertzioak defendatuz eta turismo eredu jasangarri bat sustatuz. Ekimen hau 2030eko Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik doala azaldu dute talde eragileek.

Mementoan, 186...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Karrikako saltzaileen sostenguz

Bilboko bestak iragan berritan, Manteroekin Bat plataformak Udalak Aste Nagusi osoan karrikako saltzaileekin ukan duen jarrera salatu du.

Mbolo Moye Doole elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma eta Bizkaiko SOS Arrazakeria dira Manteroekin Bat plataforma osatzen dutenak. Honen arabera, karrikako saltzaileek "etengabeko tentsioa eta jazarpena" pairatu dituzte. Horregatik, herritar horien eskubideei kalte egiten dieten udal politikak aldatzeko galdea egin du agorrilaren 27an egin...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseilua

Agorrilaren 29an Donostiako Miramar jauregian iragan den urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseiluan, Imanol Pradales lehendakariak "Jarduera politikoan gizalegez aritzeko ituna" izeneko dokumentua aurkeztu die 15 sailburuei. Ondotik, prentsaren aitzinean eman ditu biltzarrari buruzko azalpenak.

Proposatzen duen itunak gizalegea eta eredugarritasuna izanen dituela oinarri erran du Pradalesek. Hitz hauekin zehaztu du bere egitasmoa: "Politikan gehiegitan ikusi ditugun praktika...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Hizkuntza Politikarako arduradun berria

Agorrilaren 29ko Gobernu Kontseiluak zenbait aldaketa ekarri ditu Jaurlaritzaren organigraman. Horietako garrantzitsuenak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza hunkitzen du. Orain arte Miren Dobaranek segurtatzen zuen kargua Aitor Aldasoro Iturbek hartuko du.

Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea izan zen ekaina arte, eta Beasaingo auzapeza 2015etik 2020ra. Euskararen Aholku Batzordeko kidea da 2017tik.

Miren Dobarani, berriz, Segurtasun sailaren ardura eman dio...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Gidabaimena euskaraz

Euskadiko 160 autoeskolek moto eta autoko gidabaimena euskaraz erdiesteko parada eskaintzen dute. Horretarako, eskuliburuak eta euskarri numerikoak euskara hutsean prestatuak dituzte.

Euskadiko Autoeskolen Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin argitaratu zituen joan den azaroan behar diren materialak, sail horretan hizkuntza-eskubideak bermatzeko xedez.

Ekimenaren helburuak hauek dira: gidabaimenak euskaraz prestatzeko usaia sortzea, bereziki gazteen artean; gidabaimena...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016