Hegoaldean | 2024ko Urriaren 03a

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Estrasburgok egin gomendioak onartzen

Europako Kontseiluak hizkuntza gutituen egoerari buruzko seigarren txostena argitaratu du joan den astean. Dokumentu horretan, Estrasburgok kritika egiten die erakunde publikoek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aplikatzen diren hizkuntza politikei. Bertzeak bertze, prozedura judizial guziak euskaraz egin ahal izateko neurriak galdegiten dizkio Espainiako Estatuari. Halaber, beharrezkoa kausitzen du Nafarroako zonifikazioa bazterrera uztea, eta urrats gehiago galdegiten ditu...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Otsoak Bizkaian

Eusko Jaurlaritzak proiektua argitaratu du eta hilabeteko epea abiatu du ohar ala galderak eskuratzeko. EHNE eta ENBA laborarien sindikatuek elkarrekin publikatu ohar baten bidez salatu dute Jaurlaritzak otsoa lurralde osora zabaltzeko sustatzen duen plana, mendiko abeltzaintza baztertuz. Bi laborantzako sindikatuentzat otsoa inposatua da. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote planean sakoneko arazoari ez heldu izana, bai eta laborantza sektoreari egituratzeko laguntzak ezartzeari uko egitea....

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Amatasun eta aitatasun baimenak 24 astera luzatuak

Jaurlaritzak 24 astera luzatuko ditu amatasun eta aitatasun baimenak. Bestalde, haurrek 7 urte bete arte luzatuko dituzte, orain arte 3 urtetik beherako umeen gurasoek jasotzen zituzten 200 euroko laguntzak. Familia handien eta gurasobakarren kasuan, 100 euroko laguntzak eskuratzeko adin tartea 7 urtetik 10era luzatuko da.

...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Indarkeria matxista

2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.740 kasu kontatu dira, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren webgunean agertu datuen arabera. Barne Ministerioak hilketak intentsitate handikotzat jotzen ditu, lesioak, askatasun eta osotasun moralaren kontrako delituak, sexu askatasunaren kontrakoak eta bikotekide ohiaren ala bikotekidearen kontra egin indarkeriazko edo larderiazko edozein delitu. Iaz 4.879...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Arabako Errioxako arnoaren saltzeak apaldu

Jaurlaritzak azaldu duenez, mundu mailan arnoa ekoizten duten eremuek egoera global zaila bizi dute, inflazioa, tentsio politikoak, garraio eta hornidura krisiak eraginda.

Errioxa Jatorri Deituraren Kontseiluaren babespean dagoen Arabako Errioxako arnoaren egoerak joera global hori berdina erakusten du. Horren erakusle aurtengo mahats bilketak 254 milioi litro arno ekoizteko ahalmena ukanen du, 2023an 377 milioi litro ekoitzi zituzten arren.

Salmentek 2024an beheranzko joera...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Ipar Nafarroako artaldeak Bardearako alhagietarat

Erdi Aroaz geroztik, urtero ipar Nafarroako artaldeek irailaren 18an Bardearako bidea hartzen dute "Canada Real" deitua. Artaldeek Bardeatako alhagietan negua pasatuko dute. Aurten ere beren bidea egin dute 42.500 hektareetan bazka ederraz baliatzeko. Lehen ardiak kontatzen baziren, orain ez da holakorik. Estimatzen da aurten, Erronkari, Salazar eta inguruko herrietatik (18 herri), 20.000ko bat ardi eta ahuntz etorri direla. Kabalen jabeek 80 euro inguru buru bakar ordaindu behar...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016