Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi du laster elkarrizketa eta iritzi trukaketa prozesu bat abiatuko dutela Urdaibairen etorkizunaz, eta bereziki han eraiki nahi duten Guggenheim museoaren aferaz eztabaidatzeko.
Bengoetxeak adierazpen hauek egin ditu Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduko Oihana Etxebarrietak egin dion galdeari ihardetsiz. Etxebarrietaren ustez, ez dute "makroproiektu kultural horri...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a
Urriaren 12a Hispanitatearen eguna bezala ezagutua da Espainiar Estatuan. Pilarika ere erraten dute zenbaitek, edo Pilarreko Andre Mariaren eguna. Aurten, Guardia Zibilak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren gerizpean, Gasteizko erdigunean egin ditu orain arte Sansomendin izaten ziren ospakizunak. 11:00etan hasi da Guardia Zibilaren ekitaldia Plaza Berrian, eta polizia taldeen lana goraipatu dute.
Oren erdi bat lehenago, berriz, "Guardia Zibilaren biktimei ahotsa emateko ekitaldia"...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a
Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 55. edizioa urriaren 31tik azaroaren 3ra iraganen da.
Orotara 17 abesbatza lehiatuko dira aurten. 11 helduenak izanen dira, eta bertze 6ak haurrenak.
Lehen aldikoz, Thailandiako abesbatza bat etorriko da: Suanplu Chorus. Gainera, Hego Koreako, Filipinetako, Indonesiako eta Txinako taldeek ordezkatuko dute Asia.
Europako abesbatzak Suedia, Danimarka, Letonia, Belgika, Lituania eta Frantziakoak izanen dira. Halaber, Hegoafrikako bi...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Irailean EITB Focus inkestak euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko aukerez herritarrak galdetu ditu. Galdera horri erantzunez, hamarretik lauek Gernikako Estatutua hobetzearen alde agertu dira (%21,3) eta %19,3 egungo Estatutua den bezala atxikitzearen alde. Gernikako Estatutua hobetzeko aukera da nagusi boto-emaileen artean, baita EAJren (%52,8) eta EH Bilduren (%41,1) hautesleen artean. Hala ere, koalizio subiranistaren boto-emaileen artean da Estatus berriaren aldekoen...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
EH Bilduk mobilizazio nazionala eginen du datorren azaroaren 23an Bilbon, "Nazioa gara" lelopean, Euskal Herriari nazio gisa zor zaion errespetua aldarrikatzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Donostian egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Espainiako Estatuan "arazo nazionalen", "lurralde ereduaren" eta "nazio aniztasunaren" inguruan irekitzear den eztabaida baliatu behar da. Otegik adierazi du: "Euskal Herria nazioa da, eskubideak dituena, eta orain dugu...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, datozen bi urteetan (2024-2026), Arku Atlantikoko Batzordearen (AAA) buru izateko aukeratua izan da. Maltan batzordearen bilkura egin dute, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren Batzar Nagusiaren espazioan, bertan egin da izendapena.
Eusko Jaurlaritza Batzordearen buru da 2020tik eta 2026ra arte jarraituko du lan horrekin.
AABren bilkuran Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Atlantikoko Makro-eskualdearen Ibilbide Orriaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016