Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Gripearen eta Covidaren kontrako txertatze kanpaina urriaren 7an abiatu da, Euskal Autonomia Erkidegoan, osagarri arriskuak dituztenei eta 60 urtetik gorako herritarrei zuzendua da, noiznahi hitzordua eska dezakete, Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituz. Gainerateko herritarrek, hitzordua azaroaren 4tik aitzina eskatzen ahalko dute. Arriskuko biztanleriaren artean, 60 urtetik gorakoak aipatuak dira, patologia kronikoak dituzten pertsonak, haurdun diren emazteak,...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Espainiako Gobernua, Europako Justizia Auzitegira joateko prest da, euskara ofiziala izan dadin
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroaren erranetan, ez da euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza-arloan sartzea trabatzeko egiazko oztoporik, auzia politikoa dela azpimarratu du. Espainiako Gobernuarentzat, "helburu ukaezina" da lortzea. Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak ez du baztertu...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Erreforma fiskal zuzena eskatzeko ELA langileen sindikatuak manifestazioa eginen du azaroaren 16an.
Sindikatuak uste du gaur egungo zerga sistema langile klaseak jasan behar duela. Ezagutzera eman duten txosten baten arabera, zerga guti jasotzen da, modu zuzengabean eta iruzur fiskala ohikoa da. LABek iragarri du mobilizazio kanpaina bat abiatuko duela, hiru aldarrikapen nagusi hauek ardatz hartuta: gutieneko soldata 1.600 eurokoa eta lan astea gehienez 30 ordukoa izatea eta zerbitzu...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Euzko Alderdi Jeltzaleak lurralde bakoitzeko barne karguak berritzeko hauteskunde prozesuak hasi ditu. Lehen urratsa urriaren 1ean egin da, herrialde bakoitzeko zuzendaritzak hauteskunde egutegia onartu dituenean. Hego Euskal Herrian, lurralde organoetako barne karguak hautatzeko, alderdiaren hauteskundeak azaroaren 23an eta 24an iraganen dira. Batzar nazionala 2025eko martxoaren 29 eta 30ean Donostian eginen da, bertan alderdiaren zuzendaritza berria hautatuko da.
...Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Oinarrizko elikagaiek %2ko BEZa ukanen dute. BEZ edo TVA hori, gainera 2025eko urtarriletik aitzina %4koa izanen da. Espainiako Gobernuak 2023ko urtarrilean produktu horiei BEZa kendu zuen, inflazioa gutitzeko eta kontsumitzaile ahulenak laguntzeko. Ordutik, neurria luzatu da, prezioak normalizatu arte.
Elikagaien Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) goratu da, urriaren 1ean eta 2025. urtea hastearekin batera goratu da ohiko mailan jarri arte.
2023ko urtarriletik premia larriko...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Zortzi metro baino luzeagoak diren ontziek ezingo dute Bizkaiko golkoan arrantzarik egin, 2025eko
urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra. Neurri horrekin, izurdeak eta beste zetazeo ttipi batzuk
nahigabe arrantzatzea Europako Batzordeak trabatu nahi du.
Arau berriak 300 itsasontzi ingururi eragingo die, adostua den epea portuan iragan beharko dute.
Bestalde, urte guzian bete beharko dituzten neurri batzuk ere Bruselak ezarri dizkie:
ontzietan disuasio tresna...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016