Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Lehentasuneko arazoa da etxebizitzen eta oinarriko zerbitzuen kariotzea. Pobrezian bizi diren familiek, diru-sarreren %67-%79aren artean, egoitzen eta eguneroko gastuen ordaintzeko gastatzen dute. Azterlanaren arabera, egoera horren ondorioz oinarrizko osasun-zerbitzuei uko egin behar diote. Gabezia egoeran diren familien erdiek baino gehiagok ez dute dentistara, oftalmologora edota psikologora joateko ahalik, osasun egoerak hala eskatzen badu ere.
Ikerketaren beste ondorioetako bat...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Jaurlaritzako Osakidetzak, gripearen kontra, kanpainaren lehen astean, 105.000 txerto baino gehiago jarri ditu. Lehendabiziko astean arrisku taldeetako eta 60 urtetik gorako 105.469 pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan gripearen kontrako txertoa hartu dute, iazko epe berean baino %3,7 gehiagok. Osakidetzak zabaldu informazioaren arabera, %73,5ek aldi berean hartu dituzte gripearen eta koronabirusaren kontrako txertoak. Guzira, Covidaren kontrako 79.977 txerto hartuak izan...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Harrigarria iduri badu ere, Gipuzkoako hiri nagusian taxiak eskas dira. Foru Aldundiak, Donostiako taxi faltak segitzen badu, Alokairuko Ibilgailu Gidaridun (VTC) zerbitzuei atea irekitzea aztertuko du. Donostialdeko taxi gidariei lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko dela indarrean aurreratu du Irune Berasaluze Foru Aldundiko bozeramaileak. Hori nahikoa ez balitz, ez du baztertu bestelako neurri batzuk ere hartzea. Donostian taxi zerbitzuaren arazoak jarraituko balu,...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Atungorria edo hegalaburraren gizentzeko, Getariako kostaldean lehen kaiola jarri dute. Hasi da Kantauri itsasoan atungorriaren arrantza berreskuratzeko proiektua. Arraina gizentzeko Euskadiko lehen haztegiak izanen dituen bi kaioletatik lehena itsaso zabalera eraman dute eta operazio berdina bigarrenarekin eginen da, aste honetan edo ondokoan.
...Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Otsailean, sektorearen krisia salatzeko laborari eta abeltzainen mobilizazioen ondotik Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, laguntza emateko neurri zerrenda aztertu dute. Hain justu, 10 puntuko engaiamendu agiria kaleratu eta zortzi hilabete iragan diren honetan, neurri gehienak martxan jarri gabe daudela salatu du Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA).
Sindikatuak oharra plazaratu du, 10 engaiamenduen egoera zertan den zehaztuz. Dioenez, dekalogoa...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Laster onartua izan behar luken legeari esker 52 euskal presok erreformaren onuraz baliatu behar lukete, non ez duten administrazioak edota epaileek traba eta oztopoz betetzen askatasunerako bidea. Hots Espainiaz aparte, bereziki Frantziako kartzeletan edo beste europar estatuetakoetan pasatu preso urteak kontutan hartuak izanen dira. Legea aplikatua baldin bada Sare euskal preso politikoen babesteko elkartearen arabera 52 presok zigorra murriztua ukan behar lukete. Ondorioz 8 preso berehala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016