Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Egoitza turistikoak debekatzea eta hiriaren sustapena moteltzea izan dira Bizilagunekin plataformak Donostian deitu manifestazioan parte hartu dutenek egin dituzten eskaeretako bi.
Protestak Donostiako 50 elkarte, kolektibo eta erakunde baino gehiagoren babesa jaso du. Besteak beste, Stop Desahucios, Uliako Bizilagunen Elkartea, Martutene Bizirik, Eguzki, Ekologistak Martxan baita ELA, LAB, ESK, CCOO, CNT eta Steilas sindikatuena.
Ibilbidean zehar, "Etxebizitza ez da negozioa",...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, Nafarroako Gobernuaren ezezkoa berretsi du eta alde batera utzi du enpresa batek Lerinen egin asmo zuen xerri haztegiaren proiektua. Ezezkoa eman zuenean, Foru Gobernuak argudiatu zuen abeltegiak kaltetu egin liekeela galtzeko arriskuan diren lekuko hegaztiei. Auzitegiak ontzat hartu ditu Nafarroako Gobernuko ingurumen teknikarien txostenak, gobernuaren erabakia babestu du. Enpresak oraindik aukera badu erabaki horri helegitea jartzeko. 2021eko ekainean...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Aralarko Done Mikel santutegia erasotu dute. Nafarroako Eliza katolikoak salatu duenez, ezezagun batzuk juduen ikur den Daviden izarra margotu dute atean, jude idatzi dute izarraren behealdean (judua alemanieraz). Naziek juduak eta beraien ondasunak markatzeko erabiltzen zituzten sinboloa da. Atean pintaketak egin eta, su eman diote. Elizak gaitzetsi du Nafarroako zentro espiritual zaharrenetako eta errorik handieneko batek erasoa jasan izana. Foruzaingoak gertatutakoa...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Hego eta Iparraldearen arteko mugan berriro kontrolak ezarriko dituzte. Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak adierazi duenez, erabaki horrek zailtasunak ekarriko dizkie mugaren bi aldeetako langileei, ikasleei eta auzokideei. Horretaz gain, mugen berrezartzearekin, Frantziak Schengen kodeari iruzur egiten diola gaineratu du.
...Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Eusko Jaurlaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa modu iraunkorrean dohain izatea du helburu. Susana Garcia Jaurlaritzako mugikortasun sailburuak adierazi du gazteenekin jokatu behar dela, kontzientzia eta sozial mailan ere bide bat markatu nahi zaiela, pertsona horiengan ohiturak sor daitezen. Sailburuak nabarmendu du: "Pertsona hori garraio publikoan badoa, ibilgailu pribatuan egin beharrean, kontzientziatzeaz gain, onura sozialean eragiten ari gara".
Zehaztu duenez,...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa talde batek duela 2.000 urte baino gehiago idatzia izan den idazkun paleohispaniko bat aurkitu du Lantzeko Aierdi VII meategian. Berri hau emateko Nafarroako Gobernuak agertu duen oharraren arabera, herrialdearen iparraldean ezaugarri horiekin egin den lehenbiziko aurkikuntza da, iberiar penintsula osoan meategi baten barnean atzeman den bakarra.
Ikertzaileen transkripzioek erakusten dutenez, "ikae" edo "igae" irakur...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016