Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Gipuzkoa - Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrak Maria Eugenia Arrizabalaga izendatu du Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari. Alderdiko atal hori zuzenduko duen lehen emaztea izanen da. Joseba Egibar ordezkatuko du kargu horretan. Maria Eugenia Arrizabalagak 57 urte ditu, EBBko kidea da, eta legebiltzarreko kargua utzi berri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lana segurtatzeko.
Hautatua izan ondoan, heldu diren lau urteetako lan ildo nagusiak azaldu ditu...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Memoriaren Egunean euskal herritarrek bizi sufrimendua gogorarazi nahi ukan du, mendeku gabeko memorio kritikoa eta autokritikoaren aldarria eginez. Kontakizun "auto-justifikatzaile eta auto-konplazentziazkoak" alde batera uzten dituen memoria aldarrikatu du, "diskriminaziorik gabea" eta "infernu hura" ez errepikatzea oinarri ukanen duena. "Gogora Institutuak" Memoriaren Eguna antolatu ekitaldian, gaineratu du guziek, jazarpenak, torturak,...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a
Memoria Eguna kari Eusko Legebiltzarrak ere zenbait ekitaldi egin ditu. Alderdi guzietako sailburu eta legebiltzarkideek ekitaldietan parte hartu dute, PP eta Vox alderdiak salbu. Biktimen oroimenez minutu bateko isilunea eta lore-eskaintza egin da. Aitzineko urteetan bezala, biktimak omentzen dituen "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren aitzinean bildu dira. ETAko kideen senideek Legebiltzarraren aitzinean elkarretaratzea egin dute, Euskaditik kanpoko espetxeetara familia bisitatzera joan...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur eginen balira, EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke, 28 ordezkari lortuz, azken hauteskundeetan lortu zituenak baino bat gehiago. Hurbiletik jarraitzen dio EH Bilduk, orain duen ordezkari kopuru bera lortuko luke (27). PSE-EE hirugarren indar gisa mantenduko litzateke, emendatzea lortuko luke, 13 ordezkarirekin (+1). Emaitza horiekin Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiak, EAJ eta PSE-EE, indartuta aterako lirateke, bakoitzak jarleku bat...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a
Ekonomiak ordu nahasi eta zailak bizi dituenean, nonahitik, euskal kooperatibismoari beha daude adituak eta arduradunak. Ordu kaskarrak izanik ere, 330 lantegi kooperatibek Hegoaldean aurten 1.000ko bat lanpostu sortuko dituzte. Orohar enpresa horiek 22.000 langileri lana ematen diete. Kooperatiba horien artean lehen postuan kokatzen da Mondragon Corporacion Cooperativa (MCC) eta bere adarreko 70 kooperatibak. Aurten salmenten %10en emendatzea espero dute. Berriki egin txostenaren...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a
Azti iker taldearen arabera antxoaren biomasa Bizkaiko golkoan 143.000 tonakoa da. Hain zuzen ere, espezie horren jasangarritasuna bermatzen duen batez besteko historikoaren gainetik da.
Eusko Jaurlaritzak larunbat honetan jakitera eman duenez, "Bioman" ikerketa zientifikoaren behin-behineko emaitzak dira. Horren arabera, datuek argi adierazten dute gure lurraldean antxoak egoera onean jarraitzen duela, arrantzarako eta ekonomiarako Kantauri itsasoko baliabide garrantzitsuenetarikoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016