Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a
Gazteen Euskal Behatokia izeneko erakundeak txostena agertu berri du. Behatoki honek arreta ezarri du Euskadiko gazteen enpleguan, hezkuntzan, osagarrian, euskararen ezagutza eta erabileran, genero ikuspegian eta segurtasunean.
Euskadiko gazteen enplegu-tasa 2012tik izan den handiena da (%43), eta langabezia-tasa 2008tik ezagutu den apalena (%12,6). Haatik, kontratuen kasik erdiak aldi baterakoak dira, lan partziala eta prekarioa dutenak emazteak dira, nagusiki. Alta, diagnostikoaren...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 40 urte bete ditu, 1984ko abenduaren 6an eman baitzion izendapen hori Unescok.
Urtemuga horren karietara egin dituzten adierazpenetan, Miren Onaindia eta Ibone Ametzaga katedradunek biosferaren ibilbideari buruzko aipu baikorrak egin dituzte. Batak eta bertzeak azpimarratu dute ingurumenaren zaintzan eta garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren arteko orekak eta harmoniak duten garrantzia.
70eko hamarkadako hirigintza proiektuaz xehetasunak eman...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a
Duela 46 urte, 1978ko abenduaren 6an bozkatu zen Espainiako Konstituzioa. Geroztik, egun hori besta eguna izaten da Espainiar Estatuan eta Hego Euskal Herrian. Urtemuga hori baliatu dute EAJk eta EH Bilduk Konstituzioari desatxikimendua adierazteko, bozkatua izan zelarik Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan parte hartzea apala izan baitzen, eta aldeko bozak orotara %40 baino gutiago izan baitziren.
Aitor Esteban jeltzaleen Espainiako Kongresuko eledunak agerraldia egin du Sabin Etxean....
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a
Nestor Basterretxeak aurten ehun urte beteko zituela eta, Gerediaga elkarteak esker ona adierazteko ekitaldia antolatu du 59. Durangoko Azokaren karietara. Larunbat goizean egin den omenaldian parte hartu dute Bermeoko artistaren etxekoek, eta oroigarria ukan dute Nerea Mujika Gerediagako lehendakariaren eskutik. Ekitaldi honekin, Basterretxearen sorkuntza eta ekarpena aitortu nahi izan dituzte antolatzaileek. Familiaz gain, omenaldian izan dira Mireia Elkorobide Durangoko auzapeza, Ibone...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a
Abenduaren 14an jokatuko da Gipuzkoako Bertso Txapelketaren finala, Donostiako Ilunben. Zortzi lehiakide joanen dira txapelaren bila: finalaurrekoetan zuzenean sailkatu diren Beñat Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin Etxebeste eta Oihana Iguaran Barandiaran, puntuazioaren arabera finalean sartu diren bortzak: Ane Labaka Maioz, Nerea Elustondo Plazaola, Eneritz Artetxe Eizagirre, Andoni Rekondo Izagirre eta Aner Peritz Manterola.
Arantzazu Loidik ezarriko dio txapela irabazleari. Patxi...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Benito Lertxundi Orioko bardoak 1960ko hamarkadan abiatu bide oparoa gelditzea erabaki du, hainbat singlek eta diskok marraztu duten bide sendoa.
Hogei bat urte zituela hasi zen musika jotzen, Cliff Richards, Elvis Presley eta beste hainbat artista imitatzen eta haien kantuak euskarara itzultzen. Gero, Ez Dok Amairu kultur talde aitzindarian aritu zen, Mixel Labegueriek abiatu Euskal Kantagintza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016