Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 09a
Arabako Foru Aldundiak Natura 2000 sareko zortzi ibai inguruetako eremuak berrantolatuko ditu. Erakundeak jakinarazi du ibai horien bazterretan berezko landareak ezartzeko lanak eginen dituela. 96.700 euroko aurrekontua atxikia du horretarako. Europar Batasunak diruztatuko gastu horren
%40. Egitasmoaren helburua da andeatuak diren eremuen egoera hobetzea, guneari dagokion flora landatuz.
Ebro, Zadorra, Baia, Ihuda, Barrundia, Ega-Berron, Arakil eta Omecillo-Tumecillo ibaien...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a
EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Bizkaiko foru gobernuak hitzarmena erdietsi du EH Bildurekin 2025eko aurrekontuak onartzeko. Adostu dutenaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak 33 milioi euro bideratuko ditu heldu diren hiru ekitaldietan, bortz eremu handitan 29 eginkizun martxan ezartzeko. Zehazki, 15 milioi euro garraio publikoa sustatzeko erabiliko dira, eta 10 milioi zaintza sistema komunitarioa bultzatzeko. Gainerako 8 milioiak honela banatuko dira: 5 milioi lehen sektorearentzat eta...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a
Patri Urkizu idazle, ikertzaile eta irakaslea zendu da, 78 urtetan. Lan handia egin zuen bertsolaritza eta antzerkigintza ikertzen, artikulu eta liburu andana argitaratu zuen bi gai hauei buruz.
Halaber, literatur sorkuntzan eta poesia lanetan aritu zen. Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Urkizu, 1970ean Salamancako Unibertsitatean, eta 1986an doktore gradua erdietsi zuen Euskal Filologian. Donostiako institutuetan, EUTGn, Bordeleko Michel de Montaigne eta Madrilgo UNED...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a
Euskadin bizi diren atzerritar jatorriko biztanleak 298.422 dira, hots, biztanle guzien %13,5. Horietako erdiak Latinoamerikatik etorriak dira (%49,8). Afrikatik jinak direnek, aldiz, %25eko multzoa osatzen dute. Araban biztanleria osoaren %11,2a atzerritar jatorrikoa da. Ondotik heldu dira Gipuzkoa (%9,9) eta Bizkaia (%9,5). EAEko hiriburuei begiratuz, Gasteizen dago migratzaile kopururik handiena, hiriko biztanleriaren %17,1. Bilbon, %16,4 eta Donostian %14,5ekoa da, hurrenez hurren,...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a
Nafarroako Gobernuaren 2025eko aurrekontuak onartu ditu Foru Parlamentuak. Maria Chivite gobernu buruak EH Bildurekin seigarren aldikoz segidan onartzen dituen kontuak dira. Gobernua osatzen duten PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu da.
6.431 milioi euro ukanen ditu Nafarroako Gobernuak heldu den urtean bere politikak gauzatu ahal izateko. Horietarik 5.986 milioi gastu ez finantzariora bideratuko dira (Nafarroako Gobernuko, Nafarroako...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a
Eusko Legebiltzarrak 2025eko aurrekontu proiektua onartu du, Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE taldeen 39 bozekin, eta oposizio guziaren kontrako 36ekin. Beraz, 15.728 milioi euro izanen ditu Eusko Jaurlaritzak bere esku. Diru zama honetako1.531 milioi euro bideratuko dira inbertsio publikora. Hauek dira aurrekontuen zati handienak eskuratuko dituzten sailak: Osasun Saila 5.115 milioi euro; Hezkuntza 3.247 milioi; Ekonomia, Lana eta Enplegua1.225 milioi; Segurtasuna796 milioi....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016