Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Ikuskizun eszeniko liluragarria sortu du Pello Reparazek bi gauez Iruñean eman kontzertuan. Zetak taldeko kantariak "Mitoaroa" ez zela kontzertu soila izanen iragarri zuen, eta hala izan da. 30.000 lagunek gozatu dute urtarrilaren 3 eta 4an Iruñeko Nafarroa Arenan ohidura eta modernitatea uztartu dituen musika eskaintza...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Iazko abenduaren 23an Euskadiko Garraio Agintaritzak adostu zuen 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa dohainekoa izatea, 130.400 haurrentzat eragina ukanen du. 2025ean garraio publikoetan dohain bidaiatzeko aukera ukanen dute Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtez azpiko haurrek, eta gainerateko herritarrek %50eko beherakada ukanen dute. Neurri berria emeki-emeki indarrean sartuko da. Araban urtarrilaren 7tik aitzina 12 urtetik beherakoek garraio publikoak dohainik hartzen ahalko...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Osakidetzak argitaratu ditu eskaintzen dituen zerbitzu bakoitzaren gastuak, 2025eko prezioak kontuan hartu eta: batez beste, egun bakoitzeko, 1.339 euroko gastua du Osakidetzan ospitalean egoteak eta 2.025 euro ospitalizazioa unitate berezi batean egiten bada. Hain zuzen ere, asegururen bat (ibilgailuarena, ikastetxekoa, kirol talde batekoa edota laneko mutualitatekoa) duten pertsonen ospitaleratzeagatik ordaindu beharreko prezioak dira Euskal Osasun Zerbitzuak ezagutzera eman dituenak.
...Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
2025eko urtarrilaren 1etik aitzina, erretiroa 65 urterekin hartu nahi dutenek 38 urte eta 3 hilabetez kotizatu dutela frogatu beharko dute. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2024. urtean joatearekin batera, 66 urte eta 6 hilabeteko erretiro adina desagertuko da. 2025etik aitzina, pentsioaren %100a eskuratu nahi duten langileek, 66 urte eta 8 hilabete ukan beharko dituzte, eta erretiroa 65 urterekin hartu nahi bada, Sozial Segurantzan 38 urte eta 3 hilabetez kotizatu dela egiaztatu...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Jatorri Deiturako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 46 sagardotegiek, 2024an 1,3 milioi litro sagardo ekoiztu dituzte, 2023an baino %60 gutiago. Gutitze hori sagarraren uztaren apaltzearen ondorioz izan da. Maite Retolaza Euskal Sagardoaren arduradunak azaldu duenez, joan den neguko baldintza meteorologiko txarrek uzta murriztu zuten, baina kalitate handiko fruituak eman dituzte emaitza gisa. 2024an ekoiztu sagardoak usaintsuak direlako nabarmentzen dira, kolore biziagoa eta gorputz handiagoa...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Datorren urtean, Gipuzkoan eta Bizkaian txakolinetarako mahasti berrien baimenak 15 eta 10 hektareara mugatuak izanen dira. Horrez gain, azken urteetan bezala, ezin da mahastirik berriz landatu, ez eta horien gaineko eskubideak aldatu. Merkatuaren joerak aztertu eta oraindik gauzatu ez diren landatze eskubide eta baimenak kontuan izanda hartu dute erabaki hori jatorri deiturek.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016