Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Euskal Autonomia Erkidegorako berezko lanbide arteko gutieneko soldata adosteko negoziaketa mahaia plantan ezartzeko galdea egin dute ofizialki ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan (LHK).
Urtarrilaren 14an, lau sindikatuen ordezkariek, bakoitzak bere aldetik, erregistratu dute biltzarra egiteko galdea, eta horrela, Confebask patronalari negoziaketa abiatzea eskatu diote, EAEko lan-hitzarmenak eguneratu eta gutieneko soldata adosteko.
Urrats hau...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Euskal Herriko Torturatuen Sarearen nazio batzar eratzailea eginen dute otsailaren 15ean, Donostiako Kursaalen. Ekimena aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, taldeko bozeramaileek euskal gatazkari loturiko torturak pairatu dituzten guziak deitu dituzte saretze prozesuaren "lehenbiziko mugarria" ezartzera.
Talde sustatzailearen izenean, Ainara Fresnedak eta Iker Araguasek azaldu dute aitortza erdiesteko biziki garrantzitsua dela torturatuak "subjektu gisa" elkartzea eta "sare propioa...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Bilbao Exibition Centre (BEC) 2004an sortu zen, eta hogei urteen bilana egin du joan den astean, parada baliatuz ere heldu diren urteetako asmoak azaltzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordinean 2.000 milioi euroko eragina ukan du erakustazokak. Zehazki, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako garapen sozioekonomikoan eta kanpo proiekzioan "ekarpen esanguratsua" egitea aitortu dio zentroak bere buruari, ekitaldien industrian "nazioarteko erreferente gisa" kokatzen dela...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Eustat Euskal Estatistika Institutuak agertu dituen azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina %2,1ez hazi zen 2024. urtean, aitzineko urtearekin alderatuz.
Gisa horretan, EAEko ekonomiaren hazkundea Eusko Jaurlaritzak egin azken aitzin ikuspenak baino bi hamarren hobea izan da, urte arteko hazkundea %1,9koa izanen zela iragarria baitzuen.
Enplegua, berriz, %1,8z emendatu da, 2023an baino 17.000 lanpostu gehiago kontatuak izan baitira.
Geroari...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Duela mila urte agertu zen lehen aldikoz Gipuzkoa hitza Huescako San Juan de la Peña monastegiko eskuizkribu batean, Ipuscua grafiaz idatzirik. Milagarren urteburu honen karietara, Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025 erakusketa zabaldu dute Donostiako San Telmo museoan. Urtarrilaren 18tik maiatzaren 11ra izanen da ikusgai.
1025. urteko eskuizkribuan ikus daitekeen bezala, Gartzia Azenariz jaunak eta haren emazte Gayla de Iputzak dohaintzan eman zioten Altzo...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a
Nafarroako Trantsizio Energetikoaren Agentzia sortzeko betebeharra aipatzen du 2022an onartu zen Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren Nafarroako legeak. Gomendio hori betez, agentzia plantan ezartzeko foru legearen proposamena aurkeztu du urtarrilaren 15ean Nafarroako Gobernuak. Agentziaren helburua izanen da energia trantsizioa eta energia eredu jasangarri bat sustatzea. Egitasmoa Nafarroako Parlamentuak eztabaidatuko du.
Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016