Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 27a

Hegoaldean arrantza maldan behera - Arrantzatuak diren arrainak - Hegoaldean gehien jaten den arraina - Pasaiako erailketa - COVID pandemia - Bilbon emazteen egoitza - Osasun langileen kontrako erasoak - Migratzaile adingabeen onartze banaketa

Hegoaldean arrantza maldan behera

EAEko arrantza-sektoreak urteetan dabil egoera zailean, aktibitatea eta enplegua galtzen duela. Elikadura ohiturak aldatu dira, arrain-kontsumoa jautsi da, langileen kopuruan eragina ukan du. Gipuzkoan eta Bizkaian arrantzan aritzen diren ontzien kopurua azken bi hamarkadetan erdira murriztu da. Ondorioz, arrantzaleen kopurua %48z apaldu da, 3.568tik 1.885era.

Gauza bera gertatzen da arrandegi tradizionalen kopuruarekin, 2008. urtetik %42,6z...

Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 20a

Greba egun gehiago Hezkuntza Publikoan - Barrionuevoren kontrako salaketa - Gasteizko emisio gutxiko eremua - Gutieneko soldata propiorako proposamena - Erreforma fiskala - Eolikoari ez, fotovoltaikoari bai - "Guardian ez itxi"

Greba egun gehiago Hezkuntza Publikoan

Urtarrilean eta otsailean egin 12 eguneko greba dinamikari segida emanez, EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek mobilizatzen jarraituko dute martxoan eta apirilean. Aldi honetan, sukaldeetako eta garbiketako langileak juntatuko zaizkie irakasleei martxoaren 25ean, 26an eta 27an, eta apirilaren 1ean eta 2an, "aldarrikapenetan bat egiten duten puntuak" badirelako.

Bilbon egin...

Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 13a

Mediku eskasa - Antxoaren arrantza - Martxoaren 8a: emazteen lidergoa - Europar laguntzak lehenbailehen banatuak - Farmaziako gastuak - EHNE - Etxebizitzen prezioa

Mediku eskasa

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Espainiako Gobernuko Osasun ministroari eskatu dio azken urtean medikuntza ikasketak egiten dituztenek lan egiteko posibilitatea ukan dezaten, batez ere udan. Espainiar osasun ministerioak Madrilen duen egoitzan bi ordu inguru iraun duen batzarrean, Alberto Martinezek ministroari erran dio, mediku faltagatik, Euskadiko Osakidetzak salbuespen egoera kritikoa bizi duela. "Legezko aukera" bati buruz joan behar dela,...

Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 06a

"Bizkaian bagara. Berbak zubi" - San Frantzisko eliza memoria leku - Hezkuntza - Zaporeak Greziako errefuxiatuekin - Zer diote EAEko gizonek maskulinitateaz? Elizako sexu abusuen biktimak - EAJren zuzendaritza berritua

"Bizkaian bagara. Berbak zubi"

"Bizkaian bagara. Berbak zubi" programa aurkeztu dute joan den astean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak. Bilbon izan den ekitaldian hitza hartu dutenek azaldu dute lurralde osoan suspertu nahi dutela euskararen presentzia, errealitate linguistiko eta publiko ezberdinetara egokituz. Haien xedea da 10.000 bizkaitarrekin lan egitea.

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duen...

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 27a

Hezkuntzarako gaitasunak - Manifestazioa langileen hilketaren oroimenez - Ikastetxeetan 200 bat ikasle gutiago - Nafarroako industriaren defentsan - Talgo eta Sidenor partzuer - Gazteen ongizateari buruz egin inkesta - Guggenheim - Makina-erremintaren egoera ona

Hezkuntzarako gaitasunak

Irakas-Sistema Ebaluatu - Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) ezagutzera eman azken ebaluazio diagnostikoaren arabera, 2024an, gaztelaniazko eta ingelesezko hizkuntza komunikaziorako gaitasunek eta zientifiko sailak hobekuntza ttipi bat ukan dute. Euskarak berriz gibelatze ttipia jasan du, matematikako emaitzak egonkor mantendu dira. Lehen hezkuntzari dagokionez, hobekuntza nabarmena izan da gaitasun zientifikoan, 2024an sei...

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 20a

Labrazako parke eolikoa - Donostiako Udalak Loiolako kuartela erosiko - Nafarroako Gobernuak indarkeria polizialen biktimak aitortu - Euskal Herriko Torturaren Sarea - Azken sozio-metroaren emaitzak

Labrazako parke eolikoa

Oiongo Labraza herrian (Araba) parke eoliko bat eraikiko dute. Egitasmoari otsailaren 12an eman dio baimena Oiongo Udalak, gogoz kontra bada ere. Parkeak bakoitzak bortz megawatteko potentzia duten zortzi haize errota izanen ditu. Beraz, 40 megawatt sortuko ditu parke osoak. Urtean 100.000 megawatt-ordu ekoizten ahalko ditu, hots, 30.000 etxe hornitzeko doia energia sortuko du.

Haatik, eztabaida frango eragin du Labrazako parke eoliko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016