Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Arabako eskola publikoetako hainbat guraso elkartek elkarretaratzera deitu zuten, Gasteizen, kalitatezko hezkuntzaren alde. "Ardura gurea ere badelako familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" lelopean egin da manifestazioa. Elkarretaratzea hezkuntza publikoko irakasleen bosgarren eta azken greba egunean iragan da.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Adinekoen eta Sozial Zerbitzuen Institutuak edozein tokitara bidaiatzeko 50 euroko prezio bakarra finkatu du, 7.447 pertsonek baliatzen ahalko dutena. Diru laguntza horri esker bidaietarako erabilera bermatzeko xedea da. Helburua da pentsiodun bakar bat ere baliabiderik gabe gelditzea, denei bidaiatzeko aukera emanez.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea ez da higiezinen negozioen finantzazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik, bai eta higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, joan den larunbatean Donostian manifestazio jendetsua egin da, etxebizitzaren negozioaren kontra eta etxebizitzarako eskubide...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Aita Mari salbamendu itsasontziak joan den larunbatean Mediterraneoan 108 pertsona erreskatatu ditu. Salbamendu humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete. Bi eguneko bidaia beharko da bertara heltzeko. Euskal ontziak ordea, portu hurbilago batera bidaltzea eskatu du.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Eusko Legebiltzarrak lehen legealdiko legebiltzarkideak omendu ditu, Bakartxo Tejeria egungo presidenteak eskerrak eman dizkie "euskal herritarrekin hartu engaiamenduagatik, gure historiako une erabakigarri hartan". Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin da, duela 45 urte instituzio autonomikoa osatu zen lekuan. Euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak bertan ziren.
Eusko Legebiltzarrak, bere 45. urteurreneko ekitaldi nagusian, Gernikako Juntetxean bildu ditu,...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 03a
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea
Duela 80 urte bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, eta orduan askatu zituzten nazien kontzentrazio eremuak. Urteburu horren karietara, omenaldiak eta memoria ekitaldiak antolatuko dira Europa osoan. Euskal Herrian gaia landu duten elkarte memorialistek ere urtemuga baliatu nahi dute ahanzturan erori den errealitatea gogora ekartzeko. Horregatik, Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea 1940-1945 sortu dute,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016